Ireki menu nagusia

Pomeraniako badia (polonieraz: Zatoka Pomorska; alemanez: Pommersche Bucht; kaxubieraz: Pòmòrskô Hôwinga) Baltikoaren hego-mendebaldean, Alemania eta Polonia artean, kokatutako badia da.

Pomeraniako badia
Zalewszczecinski.jpeg
Datu orokorrak
Sakonera 20 m
Geografia
Koordenatuak 54° 04′ 01″ N, 14° 04′ 59″ E / 54.067°N,14.083°E / 54.067; 14.083Koordenatuak: 54° 04′ 01″ N, 14° 04′ 59″ E / 54.067°N,14.083°E / 54.067; 14.083
Honen parte da Baltikoa
Herrialdea Alemania

Hegoaldean Usedom eta Wolin uharteek Szczecingo aintziratik eta Oder ibaiaren ahotik bereizten dute. Oderren hiru adarrek, Dziwna, Świna eta Peenek, itsas aintzira eta badia lotzen dituzte. Mendebaldeko muga Alemaniako Rügen uharteko Arkona lurmuturra da, eta ekialdekoa Gaskiko itsasargia (Kołobrzegetik ekialdera, Polonia).

Gehienezko sakonera 20 metrokoa da eta gatz maila ‰8koa. Itsasontzi trafiko handiko lekua denez gero, ubide nabigagarri artifizial batek Szczecingo kaia itsasoarekin lotzen du, Oder ibaia, Szczecin itsas aintzira eta Świnan zehar.

Pomeraniako badiako portu garrantzitsuenak Poloniako Szczecin (Szczecingo aintziran kokatua), Świnoujście, Kołobrzeg eta Dziwnów, eta Alemaniako Usedom (hau ere Szczecingo aintziran dagoena) eta Wolgast dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pomeraniako badia