Polizia-txakur
(«Polizia txakur» orritik birbideratua)
Polizia-txakurra polizia-lanetan laguntzeko trebatutako txakurra da; gauzak detektatzeko, pertsonak aurkitzeko edo horiei segika ibiltzeko trebatuta dago.[1]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/65/Police_dog_on_duty_at_Elmendorf_Air_Force_Base.jpg/270px-Police_dog_on_duty_at_Elmendorf_Air_Force_Base.jpg)
Arrazak
aldatuLan hauek egiteko erabiltzen dituzten arrazarik garrantzitsuenak artzain-txakur alemana, rottweilerra eta dobermana dira.[2] Defentsa edo erasoa barne hartzen ez duten lanetarako, aireportuetan edo leku publikoetan drogak detektatzeko labrador retrieverra edo artzain-txakur malinastarra bezalako arrazak ere erabil daitezke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Ertzaintza Lexikoa] [2013]
- ↑ (Gaztelaniaz) Zaragozá, Vicente. «Razas de perro policía» webanimales.com.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |