Polihexahidrotriazina

Polihexahidrotriazinak (PHT) hexahidro-1,3,5-triazinazko polimeroak dira. Bigarrenek (CH2NR) formula duten konposatu heteroziklikoen familia bat osatzen dute. Plastiko termoegonkor ezagunenen artean gogorrenetakoak dira eta egonkorrak dira disolbatzaileekiko pH>3 denean, baina disoluzio azidoetan deskonposatzen dira monomeroak birsortuaz.

Hexahidro-1,3,5-triazinaren egitura

Sintesia aldatu

 
Polihexahidrotriazinen sintesiaren eskema

Zenbait PHT giro-tenperaturan sintetizatu ziren urrats bakar batean 2000ko hamarkadaren hasieran. Lortutakoak ez ziren oso praktikoak izan propietate mekaniko eskasak zituztelako. Geroago argitu zen ezen, sintesi-tenperaturaren eraginez, hautemandako propietate mekaniko txarrak polihemiaminalak eratzearen ondorio izango zirela ziurrenik, eta ez PHT eratzearen ondorio.

2014. urtean, Jeanette Garcíak eta IBM Almaden Research Center zentroko ikertzaile-talde batek PHT mota berri bat sintetisatu zuten istripu zoriontsuz.[1] Garcíak erreaktibo bat utzi zuen produktu kimikoen nahasketa bat prestatzen ari zela. Paraformaldehidoa eta 4,4'-oxidianilina zituen hauspeakin-ontziari bero pixka bat eman zitzaionean, sare kobalente dinamiko hemiaminala (HDCN) sortu zen. 200 °C-an HDCN berotzean, bi polimero berri sintetizatu ziren: PHT 1.6 eta polihemiaminala (PHA) izeneko organogela.

Propietateak aldatu

 
Paraformaldehidoaren eta 4,4'-oxidianilinaren polikondentsazioa. Tenperatura baxuetan sare kobalente dinamiko hemiaminala sortzen da zeina N-metilpirrolidonaz (% 27) eta urez osatutako disoluzio batez plastifikatzen den. Berotzean poliehexahidrotriazina erdiesten da.

PHT 1.6ak kolore horixka du. Disolbatzaileekiko erresistentea da pH>3 denean, baina monomeroetan deskonposatzen da egun batean, pH<2-ko disoluzio azidoetan. Propietate hori ez da ohikoa plastiko termoegonkorrentzat, eta erraz birziklatzeko aukera ematen du. PHT horrek 10 GPa-tik gorako Youngen modulua du, eta plastiko termoegonkor baten modulu altuenetako bat da. Halaber, % 50 gehiago handi daiteke polimeroan karbonozko nanohodiak sakabanatuz. PHT hauskorra da eta %1era tenkatzen denean pitzatu egiten da.

Berotzean, = 190 C-ko beira-trantsizioko tenperaturan biguntzen da, eta ~ 300 C-an deskonposatzen da.

Erabilera posibleak[2] aldatu

Zenbait industriak erabil lezakete PHT piezak eta gailuak fabrikatzeko, birziklagarriak direlako, egitura arinak dituztelako eta erresistenteak direlako[3]:

  • Aeroespaziala: hegoak, buztanak, karrozeriak eta rutterrak garatzeko PHTak usatuz gero abioi arinak eta iraunkorrak lortuko lirateke. PHArekin konbinatutako PHT erabil liteke ingurumen-baldintza txarren eta abiadura handien eraginpean dauden hegazkin-piezak elkarri itsasteko.
  • Automobilgintza: autoak fabrikatzean PHTk aukera arina eta errendimendu handikoa eskainiko luke karrozeriaren zatietarako, hala nola panelak, kapotak eta kanpoko moldurak.
  • Erdieroaleak: txip erdieroaleek eta PHTz egindako transistoreek elektronika akastuna berregiteko aukera emango lukete, ekipoa baztertu beharrean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) García, Jeannette M.; Jones, Gavin O.; Virwani, Kumar; McCloskey, Bryan D.; Boday, Dylan J.; Huurne, Gijs M. ter; Horn, Hans W.; Coady, Daniel J. et al.. (2014-05-16). «Recyclable, Strong Thermosets and Organogels via Paraformaldehyde Condensation with Diamines» Science 344 (6185): 732–735.  doi:10.1126/science.1251484. ISSN 0036-8075. PMID 24833389. (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  2. (Ingelesez) Temple, James. (2014-05-15). «IBM Invents Self-Healing Super Plastic for Planes, Chips ... And T-1000s?» Vox (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  3. «IBM's "Indestructible" Thermosetting Polymer: Polyhexahydrotriazine (PHA)» CGR Products 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).

Kanpo estekak aldatu