Material termoegonkorrak, moldatu ondoren berriz ezin bigun daitekeenak dira (material termoplastikori kontrajarria). Berotzen direnean, egiturari bere horretan eusten diote denbora batez, eta, azkenean, gehiegi berotuz gero, erre edo degradatu egiten dira. Horren arrazoia da polimeroen kate luzeak atomoen arteko loturez saretuta daudela[1].

Sintesia aldatu

Polimerizazio-prozesua bi etapatan gertatu ohi da: lehenengoan, polimerizazio partziala gertatzen da, kate linealak osatuz; bigarrenean, berriz, prozesua osatzeko, molekulak elkarri lotu egiten dira, prozesuan beroa eta presioa aplikatuz. Lehenengo etapa kimika-instalazioan egin ohi da, eta bigarrena, berriz, amaitutako pieza fabrikatzeko instalazioan. Plastiko termoegonkorrak ere lor daitezke bi erretxina likidotatik abiatuta, eta kateen elkarri lotzeko erreakzioa nahastean gertatzen da (normalean katalizatzaileen eta azeleratzaileen laguntzaz).

Ontze-erreakzioa itzulezina da, eta ondorioz lortzen den plastikoa ezin da birziklatu, tenperatura handitzen bada polimeroa ez baita urtzea lortzen, degradazio-tenperaturara iristea baizik[2].

Ezaugarriak aldatu

Plastiko termoegonkorrek ezaugarri onuragarriak dituzte termoplastikoekin alderatuta. Adibidez, talkarekiko, disolbatzaileekiko, gasen iragazketarekiko eta muturreko tenperaturekiko erresistentzia hobea. Desabantailen artean daude, oro har, prozesatzeko zailtasuna, ontzeko beharra, materialaren izaera hauskorra eta hura tentsiopean jartzean sendotzerik ez gertatzea.

Material termoegonkor nagusiak aldatu

Material termoegonkorrek erabilera asko dituzte industriako hainbat arloetan. Horien artean ezagunenak hauek dira:

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  2. Handbook of thermoset plastics. (3rd ed. argitaraldia) William Andrew 2014 ISBN 1-306-18324-3. PMC 864742805. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).

Kanpo estekak aldatu