Geometrian, poligono ukitzailea edo poligono zirkunskribatua poligono ganbila da, bere barruan alde guztiak ukitzen dituen zirkunferentzia bat duena. Zirkunferentzia horri zirkunferentzia inskribatu deritzo.

Erronboa (urdinez) poligono ukitzailea da; eta laukizuzena (gorriz) haren poligono duala

Poligono ukitzailearen poligono duala ziklikoa da; eta poligono ukitzailearen zirkunferentzia inskribatua poligono dualaren erpin guztietatik igarotzen da.

Poligono erregular guztiak ukitzaileak dira. Poligono ukitzaileen artean, lauki ukitzaileak dira aztertuenak; besteak beste, erronboak.

Inerradioa aldatu

Inerradioa zirkunferentzia inskribatuaren erradioa da. Poligono ukitzaile baten n aldeak a1, ..., an badira, inerradioaren luzera formula honen bidez kalkula daiteke:

 

non A poligonoaren azalera eta s poligonoaren perimetroerdia diren.

Kanpo estekak aldatu