Polibutadieno

Butadienoaren polimeroen izen generikoa [(C4H6)n]. Kopolimero-eran erabiltzen da nagusiki (akrilonitrilo eta estirenoarekin ABS izeneko materiala eratzen du). Kautxu sintetikoen fabrikazioan ere erabiltzen da

Polimeroen kimikan polibutadienoa kautxu sintetiko bat da, 1,3-butadienoa polimerizatuz erdiesten dena. Poliibutadienoa oso erresistentea da higadurarekiko eta ondorioz bere produkzioaren zatirik handiena, % 70aren bueltan, pneumatikoak fabrikatzeko usatzen da. Golf pilotak eta beste objektu elastiko anitz fabrikatzeko erabiltzen da[1].

Polibutadieno
AurkitzaileaSergei Vasilyevich Lebedev (en) Itzuli
Motasynthetic rubber (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9003-17-2
Reaxys10524702
Gmelin53320
EC zenbakia618-356-6
ECHA100.107.504

Butadienoaren polimerizazioa aldatu

1,3-butadienozko molekulak 3 molde desberdinetan lot daitezke polimero-katea osatzeko: cis, trans eta binilo. Cis zien trans moldeetan butadieno molekulak muturretik lotzen dira, 1,4-polimerizazio deritzonaren bidez. Edonola ere, eratzen diren polimeroen ezaugarriak desberdinak dira. Cis lotura nagusi den polimeroek elastikotasun handia dute eta erabilera zabala dute. Trans lotura nagusi denean polimero oso kristalinoa eratzen da eta erabilera murritzagoak ditu. Polibutadienoaren binilo-proportzioa oso txikia izaten da, % 10 gehienez eta 1,2-polimerizazioari darraio.

 

Cis eta trans moldeen arteko proportzioa polimerizazioan usatzen den hasarazlearen menpe dago.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak aldatu