Pola Kolonbian garagardoari deitzeko modu bat da[1]. Policarpa Salabarrieta, La Pola bezala ezagunagoa den kolonbiar independentziaren aldeko heroitik dator izena. [2]

Cerceza La Polaren jatorrizko etiketa.

Jatorria aldatu

1910ko ekainaren 20an, Kolonbiako Independentziaren ehunurtekoa ospatzen zen urtean, Bavaria zerbeza konpainiak "La Pola" izeneko garagardoa merkaturatu zuen, Policarpa Salabarrietaren omenez. [2][3]

Izatez txitxa edariari aurre egiteko estrategia komertziala izan zen.[2] Garaian garagardoa oraindik ere klase sozial altuenetako pertsonei mugaturiko edaria zen, klase sozial baxuagokoek ekonomikoagoa zen txitxa edaten zuten bitartean, hori dela eta, Bavariak garagardo merkeago hau sortu zuen, bere merkatua zabaldu asmoz. [4]

Ordutik, jada "La Pola" garagardoa existitzen ez bada ere, Kolonbian ohitura dago garagardo bat eskatzerako orduan pola bat eskatzekoa. [2][4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2010-03-17). «Noticias que sorprenden / ¿Cerveza para prevenir la osteoporosis?» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2010-03-17). «Noticias que sorprenden / ¿Cerveza para prevenir la osteoporosis?» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Historial» Bavaria (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. a b «Galería Museo Vintage» web.archive.org 2010-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).