Poggle Txikia Star Wars film sagako pertsonaia bat da.

Poggle Txikia
Star Warsen unibertsoa eta Star Warsen unibertso hedatua
Datu biografikoak
HeriotzaMustafar (en) Itzuli
HiltzaileaDarth Vader
Sexuagizonezkoa

Geonosiarrak Klon Gerren garaian gobernatzen zituen Artxidukea zen. Geonosis planetako erlauntza hiriburua zen Stalgasinen agintaritza hartu zuen Hadiss the Vaulted garaitu ondoren, Nabooko gudua gertatu baino urte batzuk lehenago bere aurrekoa izan zena.

Geonosiseko Harean eginiko exekuzioan zehar Poggle oso deseroso sentitu zen Nute Gunrayren etengabeko kritiken ondorioz. Horretaz gain, erregeordearekin sekula ez zuen harreman onik izan.

San Hillen laguna eta kide handia izateaz gain, elkarrekin pentsatu eta moldatu zuten Sistema Independenteen Konfederakuntzako armaden komandante gorena izango zen droide baten sorrera: Grievous jenerala.

Poggle Txikia artxidukeak gudu droide eta gudu superdroideen armada handien eraikuntza antolatu zuen Nute Gunrayrekin eta Merkataritza Federazioarekin batera. Bere planeta eta bertako jendea eman zituen Konfederakuntzaren base bat ezartzeko, eta honela, bere herkideetako mordo bat hiltzen ikusi zituen.

Mustafar planetan hil zen, Darth Vaderren esku, hiru zatitan moztu zuena.

Kanpo estekak aldatu