Ploërmel

Frantziako udalerria

Ploërmel (bretainieraz Ploermael) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da, Bro Sant Malou lurralde historikoan dago. 2013ko erroldaren arabera 9.525 biztanle ditu.

Ploërmel
Ploërmel
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
DepartamenduaMorbihan
Izen ofizialaPloërmel
Jatorrizko izenaPloërmel
Posta kodea56800
Geografia
Koordenatuak47°55′54″N 2°23′51″W / 47.9317°N 2.3975°W / 47.9317; -2.3975
Map
Azalera57,82 km²
Altuera75 m
MugakideakLoyat, Campénéac, Gourhel, Augan, Montertelot, Guillac, Taupont, Val-d'Oust, Caro eta Ploërmel
Demografia
Biztanleria9.879 (2021eko urtarrilaren 1a)
94 (2020)
Dentsitatea171 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2019ko urtarrilaren 1a
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCobh, Apensen, Kolbuszowa (en) Itzuli, Gorseinon eta Dabola (en) Itzuli
ploermel.bzh

Geografia

aldatu

Rennes hiritik 50 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, Armorikako mendigunean.

Historia

aldatu

Kondairaren arabera hurbil dagoen Brocéliande basoa, Merlin azti ezagunaren jaioterria izan zen.

Erdi Aroan Bretainiako hiri garrantzitsua izan zen eta Bretainiako dukeak hainbat alditan egin zituen Biltzar Nagusiak Ploërmelen. 1351an Hogeita hamarren borroka izan zen bertan, Bretainiako oinordekotza gerraren barnean.

Bigarren Mundu Gerraren barnean, 1944ko ekainaren 12an amerikarrek hiria bonbakatu zuten. 31 pertsona hil ziren eta 490 etxe suntsitu. Abuztuaren 4 eta 5 artean alemaniarrek Ploërmeletik alde egin zuten.

Kultura

aldatu

2008an Ploërmelen Nazioarteko Ihauteri Biltzarra ospatu zen.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu