Plaza de la Alfalfa izeneko plaza, Alfalfa kalearen luzapen naturala da, eta bertan, Alcaicería de la Loza, Ángel María Camacho, Jesús de las Tres Caídas, Odreros, San Juan, Guardamino eta Pérez Galdós kaleak amaitzen dira.

Plaza de la Alfalfa
Seville old town
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°23′25″N 5°59′27″W / 37.390406°N 5.990764°W / 37.390406; -5.990764
Map

Denboraren eta bertan gertaturiko jazoeren igaroan, izen aldaketek (ugariak izan direnak) ez diote bere izen herrikoiari eragin, gogoratzen denetik, mundu guztiak deitu baitu Plaza de la Alfalfa, errotuluan agertzen zen izena kontutan hartu gabe. Ez da kasu bakarra, nahiko gertu duen Plaza de Nuestro Padre Jesús de la Pasióni gauza bera gertatzen baitzaio, modu herrikoian, Plaza del Pan deitua dena.

XIX. mendearen erdialdetik, zehazki 1852tik, plazara, animali salerosketa azoka bat ekartzen da (Mercado de la Alfalfa deritzona), Sevillako udaletxearen aginduz, lehen Triana auzoan kokatuta zegoen azoka berera joateko zeharkatu behar zen txalupa zubiak suposatzen zuen arriskua eragozteko asmoz.

Kanpo estekak aldatu