Playa de Ondarzabal

Ontziaren ikurra.
 Euskal Herria
Mota: Atunontzi
Uretaratze data: 1966
Ezaugarriak
Desplazamendua: 28 t. tona
Luzera: 23 m
Eskifaia: 18 marinel


Playa de Ondarzabal 1966an eraikitako euskal arrainontzi bat da. 2001. urtetik aurrera arrainontzia izatetik laga eta Lekeitio udalerrian kokatzen den museo-ontzia izatera iragan da, bertan arrantzaleen bizimodua zein zen eta zein den ikus daitekeelarik. Arrainontziak luzez 23 metro ditu, eta 28 tonatako gaitasuna. Itsasoratzen zenean 18 pertsonatako eskifaia izan ohi zuen, eta bere irteerak 20 eta 30 egunen artean irauten zuten. Nagusiki atun arrantzan jarduten zuen ontzia zen, hotz, atunontzia.

Museo gisa erabiltzen denetik, ontzi honek milaka eta milaka bisitari izan ditu. Honela bada, 2007an 3.000 erabiltzaile baino gehiago zenbatu ziren, baita 50 ikastetxeetatik burututako bisitak ere.[1] Arrakasta honen ondorioz eraldatzeak egon dira, adibidez, 2009an burututako bezala, hauen helburua ontziaren turismo eskaintza berritzea izan delarik.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu