Playa Blanca Espainiako herri bat da, Lanzaroteko Yaiza udalerrian dagoena.[1]

Playa Blanca
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UdalerriaYaiza
Geografia
Koordenatuak28°51′50″N 13°49′43″W / 28.86381°N 13.82848°W / 28.86381; -13.82848
Map
Altuera16 m
Demografia

Geografia aldatu

Uhartearen hegoaldean dago, Fuerteventura uhartearen parean, Bocainako itsasartean. Handik gertu, uharteko leku esanguratsuenetako batzuk daude, besteak beste, Timanfayako Parke Nazionala, Sumendien Parke Naturala, La Geria, Janubioko gatzagak eta abar.

Ekonomia aldatu

Azken hamarkadetan hazkunde nabarmena eta azkarra izan du turismoaren sektorearen eskutik, aisialdiko eta entretenimenduko eskaintza zabalaren garapenari esker, hainbat txango eta kirol modalitate praktikatzeko, hiri-hondartzak, merkataritza-guneak, oinezkoentzako kaleak, pubak, diskotekak eta gastronomia askotarikoa bere jatetxe tematiko ugarietan. Handik gertu, Dorada, Flamingo eta Papagayo hondartzak daude, turista asko biltzen dituztenak.[2]

Itsas portu bat du, ferry bidezko konexioak ditu Fuerteventura uhartearekin, eta Lanzarote aireportutik 30 kilometro ingurura dago.

Biztanleria aldatu

2013an 11962 biztanle zituen, uharteko bigarren herririk jendetsuena izanda. Honako auzotan banaturik dago: Castillo del Águila (262 bizt.), Las Coloradas (568 bizt.), Costa de Papagayo (1338 bizt.), Montaña Roja (5762 bizt.), Playa Blanca (2740 bizt.), San Marcial de Rubicón (649 bizt.), Plan Parcial Playa Blanca (686 bizt.) eta besteak (13 bizt.).[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ayuntamiento de Yaiza. Datos generales. .
  2. (Gaztelaniaz) «Playa Blanca, Lanzarote» www.lanzarote.com.
  3. (Gaztelaniaz) «Población de derecho de Yaiza según unidad poblacional» datosdelanzarote.com.

Kanpo estekak aldatu