Plataforma Pro Seleccions Esportives Catalanes

Plataforma Pro Seleccions Esportives Catalanes (euskaraz Kataluniar Kirol Selekzioen Aldeko Plataforma) 1998ko maiatzaren 5an Katalunian sortu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere helburua kataluniar kirol selekzioen nazioarteko onarpena delarik. Euskal Herriko ESAIT edo Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldearen parekidea da.

Erakunde honen lehenbiziko ekintza lege ekimen herrikoi baten bidez Kataluniako Parlamentuak kirol-legea eraldatu eta kataluniar kirol selekzioen behin-behineko nazioarteko onarpena lortzeko kataluniar hiritarren artean sinadurak biltzea izan zen.

Sinadura bilketa kanpainia miloi erdi sinaduren bilketarekin eta legearen aldeketarekin amaitu zen.

Zuzendaritza batzordeaAldatu

  • Xavier Vinyals, lehendakaria
  • Miquel Rey, lehendakari ordea
  • Xavi Torres, idazkaria
  • Sergi Blázquez, diruzaina
  • Toni Molons, batzordekidea
  • Robert Blanch, batzordekidea
  • Francesc Serra, batzordekidea
  • Joan Baptista Giménez, batzordekidea

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu