Ping Fu (1958) txinatar-estatubatuar emakume ekintzailea da. Ping Fu Txinan hazi zen Iraultza Kulturalean, eta Estatu Batuetara joan zen 1984. urtean. Bera 3D-ko softwarea garatzeko konpainia bateko sortzaileetako bat da, Geomanic konpainiakoa hain zuzen.

Ping Fu

Bizitza
JaiotzaNanjing, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChapel Hill (Ipar Carolina)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea San Diegon
University of San Diego (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, autobiografialaria eta enpresaburua
Jasotako sariak

Haurtzaroa eta gaztetasuna aldatu

Ping Fu 1958an jaio zen Nanjingen (Txina)[1][2] eta bertan pasa zituen haurtzaroa eta nerbezaroa. Kultura Iraultzan hazi zen, eta handik urte batzuetara gurasoengandik banandu zen. Iraultza Kulturala amaitu ondoren, Suzhouko Unibertsitatera[2][3] joan zen txinatar literatura[4] ikastera. Fu Txinatik atera zen eta 1984ko urtarrilean Estatu Batuetara heldu zen.[5] Bera Mexiko Berriko Unibertsitatean (UNM) matrikulatu zen hasieran Albuquerquen[6], baina gero San Diegora joan zen Kaliforniako Unibertsitateko (San Diego)[2] ikasle bezala konputazio-zientziak ikastera. Bertan, Fu lanaldi partzialean aritu zen Resource Systems Group izeneko software-enpresa batean, datu-baseen softwarearen programatzaile eta aholkulari bezala. Azkenean UC San Diegon informatikako lizentziatura batekin graduatu zen.[7]

Zuzenduriko proiektua aldatu

Ping Fu Geomanic enpresako zuzendari exekutiboa izan zen 2013ko otsailera arte, 3D Systems Inc-k enpresa erosi zuenera arte. 2014. urteaz geroztik, 3D Systemseko lendakariorde eta negozio-zuzendaria da. Denetarako erabiltzen da enpresak sortzen dituen produktuak, Jay Lenoren garajean auto zaharrak konpontzen hasi eta Askatasunaren Estatuaren berregite digitalera arte. Horrekin batera, enpresak produkzioak kostu txikiagoan diseinatu eta ekoizteko aukera ematen du.

Ping Fuk enpresa-espiritua eta emakumeak sustatzen parte hartzen du, matematikan eta zientzia arloetan. 2010az geroztik, Ping NBEn (Berrikuntza eta Ekintzailetzako Kontseilu Aholku-emaile Nazionala) aritu da lanean Merkataritza Sailean, eta Etxe Zuriko Zientzia eta Teknologia Politikarako Bulegoaren defendatzaile aktiboa da.

Sariak [7] aldatu

  • 2003an "urteko ekintzaile" izendatu zuten Ernst & Young de las Carolinasetik, eta Ipar Carolinako Enpresa Garapeneko Kontseiluaren Enpresa Inspirazioko Saria jaso zuen.
  • 2004an, Fast Companyk 2004ko "Fast 50" saria irabazi zuen.
  • 2005ean, Inc. aldizkariak "Urteko ekintzailea" izendatu zuen Ping.
  • 2008an Txinako Enpresa Emakumeen Aliantza Amerikarrak "Enpresa Berrikuntzaren Saria" eman zion.
  • 2010ean eta CAD Elkartearen "Lidergo Saria" jaso zuen.
  • 2011n, Business Journal triangeluak "Bizitzaren araberako lorpena" saria eman zion eta William C. Friday saria jaso zuen Ipar Carolinako Estatuko Unibertsitatean.
  • 2012an Estatu Batuetako Herritartasun eta Immigrazio Zerbitzuek "estatubatuar bikaina" izendatu zuten Fu.

Erreferentziak aldatu

  1. Ma, Chun Yu; Wang, Chang; Yuan, Jun Ping. (2013-06). «Digital Model Construction by Reverse Engineering Design Based on Geomagic Studio and Pro/E Software» Advanced Materials Research 706-708: 1945–1949.  doi:10.4028/www.scientific.net/amr.706-708.1945. ISSN 1662-8985. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. a b c Deeds, David. (2014-06-26). «Versare, Inc. - The Accidental Fax» Entrepreneur and Innovation Exchange  doi:10.17919/x9059m. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. Gutowski, Sarah Margaret. Bend, break, and learn. The University of Iowa (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. Fu, Qiaomei; Rudan, Pavao; Pääbo, Svante; Krause, Johannes. (2012-03-13). «Complete Mitochondrial Genomes Reveal Neolithic Expansion into Europe» PLoS ONE 7 (3): e32473.  doi:10.1371/journal.pone.0032473. ISSN 1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  5. Lawreniuk, Sabina; Parsons, Laurie. (2020-08-27). Going Nowhere Fast.  doi:10.1093/oso/9780198859505.001.0001. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  6. «Daughter of Persia: A Woman's Journey from Her Father's Harem through the Islamic Revolution» The SHAFR Guide Online (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  7. a b (Ingelesez) Ping Fu. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak aldatu