Pilota 1900eko Olinpiar Jokoetan

1900eko Parisko Olinpiar Jokoetan pilota txapelketa ospatu zen ofizialki. Honetan pilota kirol olinpiko moduan jokatutako lehen eta azken aldia izan zen. Beranduago, 1924, 1968 eta 1992ko Olinpiar Jokoetan pilota kirol erakusgarri gisa jokatu zen eta hainbat kategoriatan gainera.

Pilota 1900eko Olinpiar Jokoetan, Paris

Txapelketa

aldatu

Txapelketak bi talde izan zituen: Espainiakoa eta Frantziakoa. Bi talde besterik ez zegoenez, partida bakarra egin zuten, emaitza ezezagunekoa[1] eta ekainaren 14an jokatu zena.

Batzuen ustez, frantziar taldea erretiratu egin zen, erreglamentuarekin arazoak zituela eta[2].

Honela banatu ziren dominak[3][4][5]:

Proba Urrea Zilarra Brontzea
Zesta punta   Espainia
Francisco Villota[6]
Jose Amezola
  Frantzia
Maurice Durquetty
Etxegarai
Ez zen banatu

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ez zuen dominak aintzat hartu 2004 arte[7].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu