Greziar mitologian, Pierideak, hasiera batean behintzat, Mazedonia eta Evipeko errege zen Pieroren alabak ziren. Bederatzi dontzeila gazte ziren, musika, kantua eta olerkaritzarako dohain berezi bat zutela uste zutelako oso harro zeudenak. Hain harro zeuden euren dohainaz, Tesalia eta Greziaren zati bat zeharkatzea erabaki zutela, Helikon mendira iritsi arte, Musei erronka botatzeko, eta, honela, hauen kantuko nagusitasuna leihatzeko. "Garaitzen bazaituztegu, Parnaso eta Hipokreneren ibar loratuak utziko dizkiguzue, garaitzen bagaituzue, Mazedoniako haranak emango dizkizuegu eta babes bat bilatuko dugu Traziako mendi elurtuetan" izan zen Pierideek musei esan zietena, eta Musek erronka onartu zuten.

Pierideek euren kantua hasi zuten, hitzneurtu luze eta monotonoekin Zeus eta Erraldoien arteko borroka ospatuz, honela, neurriz gaindiko gorespenak emanez Lurraren semeen suhartasunari. Euren kantua, bizirik gabe irtetzen zitzaien, kolorerik gabe, bat etortzerik gabe. Kaliope musa izan zen erantzuteaz arduratu zena, eta, unean bertan, jainkoen botere amaigabeari eta Unibertsoaren jaunari, putz egite batekin sorrera guztiari bizia ematen diona eta begirada batekin izaki guztiak ezerezera gutxitzen dituenari ereserki bat egin zuen. Ondoren, Demeterren istorioa eta honen munduan noraezean ibiltzearen istorioa kantatu zuen, bere ama ardura, bere beldurra, bere itxaropena eta beragandik jasotzen ditugun onura ugariak, bere ohorez altxatako horrenbeste tenpluren duin egin zutena...

Kantua amaitu bezain laster, Parnasoko lamiek, epaile bezala egin behar izan zutenak, garaipena Musei eman zien. Une horretan, Pieroren alabak, gogor kexuka aritu ziren, euren arerioei erasoz, baina, une horretan, euren gorputzak luma beltz eta zuriz estali ziren eta mikatan bihurtuak geratu ziren, ondoren, hurbileko zuhaitzen adarretan pausatzera joanez. Forma berri honetan ere, euren betiko izaera mantentzen zuten, ahoberoak izateari dagokionez.

Nikandro olerkariak, dontzeila hauen izenak eskaintzen ditu: Kolinbade, Iinge, Zenkride, Zisa, Klaoris, Akalantide, Nesa, Pipo eta Drakontide. Pausaniasek, hala ere, Pierideek musen izen berberak zituztela dio, musei ematen zaizkien semeak, Pierideen semeak izateraino.

Atenastarrek, olerkaritzazale porrokatuak, Musen ohorez, aldare aberatsak altxatu zituzten. Erroman hiru tenplu sagaratu zitzaizkien, eta, horietako batean, Musak, Kamenak edo Kantorak izenekin aipatuak ziren, euren ereserkietan, jainko eta heroien balentriak ospatzen zituztelako. Gaur egun, olerkariek, bereziki latindarrek, Musei Pieride deitzen diete, Piero mendian jaio izanagatik zein Pieroren alaben aurka garaipena lortu izanagatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu