Philodendron landare genero bat da, Araceae familiakoa. Genero honetako landareei filodendro deritze.

Philodendron
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
SubfamiliaAroideae
Generoa Philodendron
Schott 1832
Azpibanaketa
700+

700etik gora landare-espezie ditu generoak, baina generoa ez dago oso ondo aztertuta, eta badira oraindik sailkatu gabeko espezieak ere. Hostoak, batzuek berdeak, besteek zuriak eta beste batzuek gorriak izaten dituzte. Landare oso hazkorrak dira, eta beste landare batzuetara igotzen dira. Berez, Ameriketako lurralde tropikaletakoak dira, baina etxe-barruetan apain egiteko ere oso erabiliak dira. Eskualde tropikaletatik kanpora landatu nahi izanez gero, oso toki epeletan aldatu behar izaten da.

Espezie hautatuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu