Petri I.a (Nafarroako mariskala)

Nafarroako mariskala

Petri I.a Nafarroa-Peraltakoa (?- Iruñea, 1471) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 5. mariskala izan zen[1]. Nafarroako Gerra Zibilan Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.

Petri I.a (Nafarroako mariskala)
Nafarroako mariskal

1450 - 1471
Filipe I.a (Nafarroako mariskala) - Filipe Nafarroakoa
Bizitza
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Nafarroako Comptos Ganbera, 1471 (egutegi gregorianoa)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Filipe I.a (Nafarroako mariskala)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Nafarroako Gerra Zibila
Iruñeko Comptos Ganberako patioan Filipe Beaumontekoak Petri I.a mariskala hil zuen.

BizitzaAldatu

Petriren gurasoak Filipe Nafarroakoa eta Joana Peraltakoa izan ziren. Petrik Ines Enrikez Lakarra ezkondu zuen[1], Tafallan oinetxea zutelarik. Aita 1428an mariskal izendatu zuten eta 1450ean hil arte karguan izan zen. Urte hartan Petrik kargua jarauntsi zuen.[2]

1471n, beaumondarrek, Filipe Beaumontekoak hain zuzen ere, Petri hil zuten Iruñeko Comptos Ganberako patioan. Filipe seme nagusiak jaso zuen mariskal kargua, baita aita bezala hil ere 1480an Leringo kondeak eta Nafarroako kondestableak zuzendutako beaumondarren zelata batean Olibako monasteriotik gertu. Oinordekoa Filiperen anaia zen Petri II.a izan zen.[3].


ErreferentziakAldatu

  1. a b Sánchez-Marco, Carlos. Casa de los Navarra. in: Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
  2. Esarte, Pedro. (2012). El mariscal Pedro de Navarra. Iruñea: Pamiela, 12 or. ISBN 978-84-7681-738-4..
  3. Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua

Kanpo estekakAldatu



Aurrekoa
Filipe I.a Nafarroakoa
 
Nafarroako mariskal
Petri I.a Nafarroakoa

1450-1471
Ondorengoa
Filipe II.a Nafarroakoa