Perry Mason (2020ko telesaila)
Perry Mason estatubatuar minisaila da, Rolin Jonesek eta Ron Fitzgeraldek HBOrako sortua. Perry Mason telesail klasikoaren aurretiazko garai bat berregiten du telesailak, zeinean agertzen den Perry Mason ziniko bat, ikertzaile pribatua: telesail honetan hasten da abokatu lanetan hain zuzen, lizentzia lortu ondoren.
Sinopsia
aldatuHaur baten hilketak sua piztuko du 1930eko Los Angeles euritsuan, Depresio Handiaren atarian. Muturluze baten antzera, ikuslea Masonen argazki kameraren bitartez barneratzen da krimenaren lokatzetan eta ezkutuko erabakiak hartzen diren bulego ilunetan.[1]
Traman nahasten dira poliziaren barne-ustelkeriak eta arrazismoa (polizia beltz batek hilketaz pistak ditu, baina isilarazi egin nahi dute), eta eliza kongregazio mesianiko bat, zeinarekin hildako haurraren gurasoak lotuta dauden.
Bigarren denboraldian, Perry Mason auzi zibilak lantzen hasiko da, kasu kriminalak albo batera utzita. Baina eguneroko lanaz harago, protagonistak hamaika arazo izaten jarraituko du, tartean alkoholarekiko mendekotasuna eta gerrari loturiko iraganeko mamuak.[2]
Aktoreak
aldatu- Matthew Rhys: Perry Mason
- Tatiana Maslany: Sister Alice
- John Lithgow: Elias Birchard “E.B.” Jonathan
- Chris Chalk: Paul Drake
- Shea Whigham: Pete Strickland
- Juliet Rylance: Della Street
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Susmagarri nagusiaren defentsan» Berria 2020-06-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Perry Mason» Berria 2023-03-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |