Perreo Puerto Ricon sortutako dantza estilo bat da, batez ere reggaeton musikari lotua. Dantza geldoa edo azkarra eta bortitza izan daiteke, baina bi kasuetan parte-hartzaileek sexu harremanak iradokitzen dituzten aldaka eta berna mugimenduak egin ohi dituzte. Perreoa bikoteka edo taldean egin daiteke, eta mugimenduek erotismo kutsua dute.

Perreatzen ari den bikote bat.

Etimologia

aldatu

Izena txakurtxoaren jarrerarengatik dauka[1] (gaztelaniaz: postura del perro). Sinonimo gisa sandungueo hitz ere erabiltzen da. Gaztelaniaz perrear aditza sortu den era berean, euskaraz erabili da perreatu, ekintza berbera adierazteko[2][3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Fairley, Jan. (2006-10). «Dancing back to front: regeton, sexuality, gender and transnationalism in Cuba» Popular Music 25 (3): 471–488.  doi:10.1017/S026114300600105X. ISSN 1474-0095. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. «Posible da politikoki perreatzea» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  3. «'Ezin badut perreatu hau ez da nire iraultza' - Lautada - 2022-07-01» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu