Iragazkortasun magnetiko
Iragazkortasun magnetikoa substantzia batek eremu magnetikoak erakartzeko eta bere barnetik pasarazteko daukan gaitasuna da. Eremu magnetikoaren intentsitatea eta indukzio magnetikoaren arteko zatidura moduan ezagutzen da.
Iragazkortasun magnetiko | |
---|---|
![]() | |
Formula | |
Formulako ikurra | , eta |
Ohiko ikurra | eta |
Neurtzeko unitatea | henry per metre (en) ![]() ![]() |
Dimentsioa |
Iragazkortasun absolutua
aldatuIragazkortasun absolutua μ ikurraz idatzi ohi da eta eremu magnetiko batean material baten magnetizazioa adierazten du.
- : indukzio magnetikoa edo fluxu magnetikoaren dentsitatea materialean
- : eremu magnetikoaren intentsitatea
Iragazkortasun magnetikoa hutsean
aldatuHutsak daukan iragazkortasun magnetikoa da (askotan airearena adierazteko ere erabiltzen da antzekoak baitira). μ0 ikurraz adierazten da eta batzuetan konstante magnetikoa ere esaten zaio. Bere balioa hurrengoa da:
- : Newton, indarraren ikurra
- : Anpere, intentsitate elektrikoaren ikurra
Honako propietate hau betetzen du:
- : permitibitate elektrikoa
- :argiaren abiadura hutsean
Iragazkortasun erlatiboa
aldatuIragazkortasun absolutua kalkulatzeko ( ), modu zuzenetaz gain; hutsaren iragazkortasunari ( ) iragazkortasun erlatiboa ( ) biderkatu iezaioke.
Materialen propietate magnetikoak deskribatzeko iragazkortasun magnetiko erlatiboaren baloreen arabera sailkatzen dira, materiala beraren propietatea baita. Hiru talde garrantzitsu daude sailkapen honetan:
- Diamagnetikoak: iragazkortasun magnetikoa erlatiboa 1 baino askoz ere txikiagoa denean
- Paramagnetikoak: iragazkortasun erlatiboak 1 inguruko balorea daukanean
- Ferromagnetikoak: iragazkortasun magnetiko erlatiboa 1 baino askoz ere handiagoa denean