Perla (ingelesez: The Pearl) John Steinbeck Nobel saridunak idatzitako eleberria da. 1947an argitaratu zen. Mexikoko Hego Kalifornia Beherea estatuko La Paz hirian girotuta dago. Ipuin mexikar batean inspiratuta dago. Steinbeckek aurreko ez-fikziozko lan batean, (Sea of Cortez, 1940), aipatu zuen, Ed Ricketts biologoarekin batera idatzia Kaliforniako golkora egindako espedizio zientifiko baten ondoren.

Perla
Datuak
IdazleaJohn Steinbeck (1947)
Argitaratze-data1947
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Pearl
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaViking Press eta Heinemann (en) Itzuli
Herrialdea AEB
IlustratzaileaJosé Clemente Orozco
ISBN978-0-14-017737-4
OCLC27697348
Euskaraz
IzenburuaPerla
ItzultzaileaRuper Ordorika
Argitaratze-data1990
Orrialdeak100
ISBN84-7529-539-8

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kino arrantzaleak perla erraldoi bat aurkitzean pobreziatik ateratzeko aukera izango duela uste du: emaztearekin ezkonduko dela, semea eskolara joango dela, arropa erosiko duela, eta abar. Baina arazoak bakarrik ekarriko dizkio perlak. Gizartean agintzen dutenek trabak besterik ez dizkiote jarriko.

Pertsonaiak aldatu

  • Kino: protagonista, arrantzalea. Perla erraldoi bat aurkitu du.
  • Juana: Kinoren emaztea. Laster konturatzen da perla zorigaiztokoa izango dela.
  • Coyotito: Kino eta Juanaren semea.
  • Juan Tomas. Kinoren anaia zaharrena
  • Apolonia, Juan Romasen emaztea eta Kino eta Juanaren koinatua

Euskarazko itzulpenak aldatu

Zinemarako moldaketak aldatu

Kanpo estekak aldatu