Ireki menu nagusia
Ramses Qadeshko guduan. Baxuerliebea Abu Simbeleko tenpluan.

Pentaurren Olerkia Pentaur eskribak Ramses II.a faraoiaren enkarguz idatzitako idazki epiko ezagun bat da, Qadeshko gudua kontatzen duena, non Ramses II.a Egiptoko faraoiaren harmadak hititen erregea zen Muwatallis II.aren harmadaren aurka borrokatu zuen.

Olerkiak, gudua gertatu eta zenbait urtera idatzia, harmadaren porrota eta Ramses II.aren garaipena apaintzen ditu, lehena koldarkeriagatik gutxietsiz eta bigarrena bere ausardiagatik laudoriotuz. Erliebeek eta idazkunek betirako gogoraraziko zuten balentria hau, faraoia, bera bakarrik etsai ugariren aurka garaipena lortu zuen eta egoera larri bat konpondu zuen heroi bezala aurkeztuz: Ramses II.ak, gerra aldizkaria tenplurik garrantzitsuenetan hedatua izatea agindu zuen, honela, Abidoseko, Ramesseumeko, Karnakeko eta Abu Simbeleko tenpluetako hormetan eta Luxorreko pilonoetan grabatua dagoelarik. Aldizkariaren testua, xumea eta zehatza, askoz deskriptiboagoa den beste honekin lagunduta doa, izaera literario argikoa, eta egundaino Karnakeko Gela Hipostilo Handiaren eskuin hegalean grabatua eta papiroan idatzia (Sallier III Papiroa) iritsi dena. Ezagutzen den propaganda politikozko lehen adibidea da.

Bertan kontatzen dena Ramses II.aren erregealdiko bosgarren urtean gertatu zen: Erregea, bere harmada guztiaren buru, Atech edo Kuotchu hirirantz aurrera zihoan, antzinako Emeso, Tripolitik iparrekialdera, Sirian. Gezurrezko iheslariek engainatua (Muwatallisek espioi bezala erabiltzen zituen beduinoak) segada batean erori zen eta etsaiaren harmadak inguratua geratu zen. Ramses bere goardia pertsonalarekin baino ez zen geratu, hirurogeita bost gerra gurdiz osatua zegoena, etsai ugariren aurrean, non bi mila gerra gurditik gora zeuden.

« Den bezain luzea zutituz, erregeak borrokako armajantzi basatia janzten du eta bi zaldiz tiratutako bere gurdiarekin, borrokaren alderik gogorrenera dihoa. Bakarrik zegoen! Oso bakarrik!. Ez dago inor bere ondoan!... Bere soldaduek eta segizioak urrunetik begiratzen zuten, heroi bezala eraso eta defendatzen zelarik. Bi mila eta bostehun gerra gurdik inguratzen zuten, horietako bakoitza hiru gerlarirekin, guztiak pasabidea itxi nahian! Bakarrik eta ausart, ez printzeek, ez jeneralek eta ez soldaduek ez zioten laguntzen! »


Tebaseko jainkoa den Amoni otoitz egiten dio, norengan konfidantza osoa jartzen duen:

« Nik deitzen zaitut, o, nere aita Amon! Hemen nago herri ugari eta ezezagunen erdian; nazio guztiak nere aurka batu dira eta bakarrik nago. »


Egiptoar harmada, erretiratu egin zena, berriro aurrera doa, faraoiaren adibidea jarraituz:

« Gorpuz beteriko eremu batetik zihoazen, guztia odolaren gorriz betea... Ez dago oinentzako tokirik, horrenbeste baitira hildakoak! »


Borrokaren ondoren jeneralek faraoia goraipatzen dute eta honen garaipenagatik zoriontzen dute.

« O, Ramses, bihotz hautsezina, zuk bakarrik, harmada guztiak baino gehiago egin duzu! Zure ezpata garailearen aurrean hondoratu da Khetien herria! Inork ez du zure antzik zure herriagatik gudu egunean borrokatzen duzunean! »


Eta honela amaitzen du olerkariak istorioa:

« Gizona ez al da loriaz betetzen bere aberrian bere jaunaren ondoan bere ausardia erakutsi duenean eta gerlari ospea duenean? Benetan, benetan, gizona bere ausardiagatik laudoriotua da »
Ramses II.a bere etsaiak garaitzen. Abu Simbeleko tenplua.

Ramses II.ak, bere paper historikoa sendotzeko beharra zuena, bere partehartzea handitu zuen garaipenik lortu ez zuen gudu batean orrialde epiko hauen bitartez. Propagandak hurrengo urteetan betetzen joan ziren xedapen politikoak ezkutatzen ditu, erregeak bere seme nagusienak harmadako buruzagi bezala jartzean. Jakina, estamentu militarraren aurrean egin zituen bere joko politikoek bazuten arrisku apur bat, baina berak ondo kudeatzen jakin zuen, bere interesen mesedetarako ziren bi faktoreren bitartez.

  • Atzerritar jatorriko ofizialtasun altu bat. Maila garrantzitsuak lortzearen truke Ramses II.arekiko leial mantendu ziren ofizial asiarrak goratuak izan ziren.
  • Atzerritarrek paper nabarmen bat zuten elitezko harmada batzuk, soilik faraoiarekiko leialak ziren soldaduak, eta ez egiptoar estatuari.