Pelkosenniemiko armarria

Pelkosenniemiko armarria (finlandieraz, Pelkosenniemen vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Pelkosenniemi udalerriaren ikur nagusia da.

Pelkosenniemiko armarria
Pelkosenniemiko armarria

Armarria Ahti Hammar artista helsinkiarrak sortu zuen 1960. urtean eta udalerriko udalbatzak urte bereko urtarrilaren 16an Pelkosenniemiko ikur nagusitzat hartu zuen (Barne Ministerioak martxoaren 24an). Armarria sortzerakoan, artistak eskualdeko natura eta kultura izan zituen buruan eta, hala, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriaren bereizgarri nagusia irudikatu nahi izan zuen: Pyhä muinoa, alegia. Zilarrezko atzealdearen aurrean, urdin koloreko gurutzea dago, urdinezkoak ere diren hiru tontorren gainean. Izan ere, armarriko hiru tontorrak Pyhä muinoaren hiru gailurren irudiak dira eta gurutzeak, aldiz, muinoaren izena adierazten du (Pyhätunturi-k, euskaraz, "muino saindua edo sakratua" esan nahi du). Hammar artista, zehazki, aspaldiko kontakizun batean oinarritu zen armarria sortzeko; hain zuzen ere, esaten da Kemijärviko elizbarrutiko apaiz gorenak lurralde hartan bizi ziren samiak bataiatu eta kristautasunera bihurtu zituela 1648. urtean Pyhä muinoaren tontorrean [1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 153 or. ISBN 951-773-085-3..
  2. Kunnat.net Vaakunat; Pelkosenniemi.2013.07.27

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu