Pedro Díaz (margolaria)

Pedro José Díaz (1770?-1810?) Peruko Erregeorderrian margolaria izan zen. Bere lan gehienak erlijioaren ingurukoak dira. Zehaztasunei garrantzi handia ematen zien, eta hori ikuspegietan oso garbi ikusten da. José Gil de Castro eta Pablo Rojasen garaikidea izan zen.

Pedro Díaz (margolaria)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro José Díaz
JaiotzaXVIII. mendea
BizilekuaPeruko Erregeorderria
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Santa Zezilia. Lima. Olioa oihal gainean.

Ezagutzen diren lanen artean hauek dira aipagarrienak:

  • Santa Zezilia,
  • David arpa jotzen,
  • Gurutziltzatzea San Frantzisko eta Santo Domingorekin,
  • San Francisco Solano eta Santa Rosa haurrarekin

Bestetik ere, Erregeorderriaren pertsonaia garrantzitsuak margotu zituen:

  • Fernando de Abascal erregeordea
  • José Gabriel d'Avilés erregeordea

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu