Ireki menu nagusia

Peche Di (Bangkok, Thailandia, 1989a), batzuetan Peche Diamond, thai-estatubatuar emakumezko modelo eta modelo-agente transgeneroa da.

Peche Di
Bizitza
Jaiotza Bangkok1989  (29/30 urte)
Bizilekua New York
Jarduerak
Jarduerak modeloa eta model agenta Itzuli
peche.xyz

BizitzaAldatu

Pitchadapha Phasi (thailandieraz: พิชญ์ชฎาภาญ์ ภาษี) benetako izenez, Bangkoken jaio zen 1989an.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, 15 urte zituenean bere burua emakumetzat aurkezten hasi zen eta trantsizioa egiteari ekin zion. 2010ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikasle-bisa zuela.[1] Zenbait edertasun lehiaketa irabazi ondoren, America's Next Top Model lehiaketan sartu zen New Yorken, baina ez zuen irabazi.

2014an Di C☆NDY aldizkariaren azalean agertu zen beste 13 emakume transgenero ezagunekin batera, agerkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko egindaki azal berezian hain zuzen.

2015eko maiatzean Dik pertsona transgeneroei zuzendutako Trans Models NYC modelo-agentzia sortu zuen New Yorken.[1]

Edertasun lehiaketakAldatu

Urtea Lehiaketa Emaitza
2009 Miss Tiffany's Universe 4.a
2010 Miss Asia NYC 1.a (Irabazlea)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Ingelesez)  Cantarella, Terence «Inside New York's First Transgender Modeling Agency» The Atlantic . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 13a .