Pavloven Zakurrak (musika taldea)

Pavloven Zakurrak[1] Donostian 2015ean sortutako rock eta rap taldea da. Kontzertu ugari eman ondoren, Gipuzkoako herrietatik beraiek ekoitzitako disko bat atera zuten 2018ko hasieran, Chan estudioan grabatua.[2]

Pavloven Zakurrak (musika taldea)
Datuak
Musika motarock eta rap
Urteak2015

Taldea aldatu

Abeslaria, bi gitarra, baxua, bateria eta DJ batez osatuta dago taldea eta kantetan erritmo ugari nahasten dituzte. Letrak euskaraz eta gaztelaniaz daude eta, orokorrean, ildo politiko batzuei jarraitzen diete. Euskal Herriaren independentzia, planteamendu iraultzaileak eta mezu antikapitalistak oso agerikoak dira.

Rocka, rapa, funky hardcorea eta metala nahasten dituzte: Rage Against The Machine, Molotov edo Def Con Dos taldeak haien erreferente dira.

Ibilbidea aldatu

Pavolven Zakurrak 2015ean sortu zen arren, partaideak Gipuzkoako beste talde batzuetatik datoz, eta urteetan lan musikalak hainbat estiloz egin dituzte. Adibidez, Belebeltz abeslaria Donostiako Sahats Soul rap taldean hasi zen musika argitaratzen[3] eta, taldearen desendakoan, bakarka segitu zuen kantak ekoizten eta kontzertuak ematen[4]. Mr. Evil eta Xumai gitarra-jotzaileei dagokienez, urteetan ibili ziren gitarra (Mr. Evil) eta teklatua (Xumai) jotzen Ezustean rock taldean[5], baita eta elektrotxarangetan ere. Mala baxu-jotzaile denbora luzean ibili zen Goragaleak[6] eta Pelayo y sus malditos[7] rock taldeetan, beren jarduna amaitu zuten arte; Taco bateria-jotzailea, Malarekin batera, Pelayo y sus malditos taldean ibili zen, eta haien bi diskoetan esku hartu zuen. Azkenik, Dj Keko[8] DJa Donostian ezagun egin zen azken urteetan, jai askotan aritu baitzen, bereziki Guardetxean Kubeba taldeak antolatutakoetan, techno underground hainbat estilo jarriz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Pavloven Zakurrak» Pavloven Zakurrak (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  2. .
  3. (Ingelesez) «Sahats Soul» SoundCloud (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  4. Koronkon Keko. (2016-05-16). kubebafest II @ Guardetxe Urgul - Jamal Mufasa. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  5. Ezustean taldea. (2016-03-14). EZUSTEAN ft. Pello Armendariz (Skakeitan) - Shambala. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  6. «Goragaleak, by Goragaleak» Goragaleak (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  7. «Andate con ojo, by Pelayo y sus Malditos» Pelayo y sus Malditos (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  8. Kubeba Productions. (2017-01-16). 15- Go DJ!! - DJ Keko - Kubeba All Stars Vol 1. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).

Kanpo estekak aldatu