Pauliren esklusio-printzipioa

Atomo batean lau zenbaki kuantiko berdinak dituzten bi elektroi ezin egon daitezkeela dioen printzipioa. Wolfgang Paulik formulatu zuen, 1925ean.

Pauliren bazterketa printzipioa Wolfgang Ernst Paulik 1925ean adierazi zuen printzipio kuantiko bat izan zen. Euren zenbaki kuantiko guztiak berberak diren bi fermioi ezin daitezkeela egon ezartzen du (hau da, partikula indibidualen egoera kuantiko berberean). Printzipio maila galdu zuen, askoz orokorragoak diren suposaketetatik abiatzen bait da, izan ere, spinaren estatistikaren teoremaren ondorioa bait da.

Pauliren bazterketa printzipioak soilik fermioiei eragiten die, hau da, egoera kuantiko antisimetrikoak eratzen dituzten eta spin erdiosoa duten partikulei. Fermioien adibide batzuk protoiak, neutroiak eta elektroiak dira, materia arrunta osatzen duten hiru partikula subatomiko motak. Pauliren bazterketa printzipioak, hala, beraz, materiaren ezaugarri bereizgarrietako askotan eragiten du. Aldiz, fotoiak eta grabitate indarraren ustezko bitartekaria den grabitoiak ez dute printzipio hau jarraitzen, bosoiak baitira, hau da, egoera kuantiko simetrikoak eratzen dituzten eta spin osoa duten partikulak. Honen ondorioz, fotoi ugari partikula egoera kuantiko berean egon daiteke, laserretan gertatzen den bezala.

Kanpo estekak

aldatu