Patxy Kennedy[1] (Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1980) euskal jatorriko surflari eta idazlea da.

Patxy Kennedy
Bizitza
JaiotzaReno, 1980 (43/44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta surflaria
Lantokia(k)San Frantzisko

Biografia aldatu

Euskal jatorriko komunitate handia dagoen Renon (Nevada) jaio zen: aita Texaskoa du eta ama, Lapurdiko Getariakoa.

Surfean, duen zaletasunik handienean aritu nahian, barnealdeko estatu horretatik abiatu eta egun San Frantziskon (Kalifornia) bizi da. Haren euskal jatorriak ere erraztu dio kirol horretan aritzea, 1995ean, 14 urte zituela, familiarekin Getariara bizi izatera joan zelako. Kalifornian musika munduan ere murgildu da.

Motibazio horiek (surfa, Euskal Herria) uztartuz, 2008an bere lehen liburua idazteari ere ekin zion, euskal diasporako idazleen lanei arreta eskaintzeko sortutako Aïtamatxi argitaletxeko Franck Salaberrik bultzatuta[2][3].

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu