Artikulu hau astronomiako krater formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Patera (argipena)».

Patera, planeten nomenklaturan, krater irregularra da, edo krater konplexua, uhin formako ertzekin[1]. Paterek jatorri desberdinak izan ditzakete (bolkanikoa, talka bidezkoa edo beste batzuk), nahiz eta gehienak bulkanismoak sortuak izan[2]. Terminoa latinetik dator, Antzinako Erroman erabilitako patera plateretatik dator.

Tupan Patera, Io satelitean.
Orcus Patera, Marten.
Sachs Patera, Artizarrean.

Terminoa astronomiako nazioarteko izenen parte izan ohi da, izen propioaren ondoren, hala nola Io satelitearen gainazalean izendatu den Ekhi Patera delakoa, euskal izena duena[3].

Erreferentziak aldatu

  1. «Planetary Names: Feature Types» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. Mars. University of Arizona Press 1992, 367 or. ISBN 0-8165-1257-4. PMC 25713423. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  3. Madariaga, Leire. (2018-04-19). Euskaldunak Eguzki sisteman, zerrenda irekia. About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).

Kanpo estekak aldatu