Parkinsonen huskeriaren legea

hutsalak, huskeriak diren kontuek denbora eta errekurtso gehiegi nola eramaten dituen erakusten duen kontzeptua

Parkinsonen huskeriaren Legea, Parkinsonen hutsalkeriaren Legea edo Parkinsonen arrunkeriaren Legea, "Bikeshedding" ere deitua, bizikletak aparkatzeko aterpetxoaren adibidearekin deskribatzen zuen, Cyril Northcote Parkinsonek 1957ko liburu batean[1][2][3] honako argudioa: erakundeek garrantzi neurrigabea ematen omen diete gai hutsalei. Parkinsonek, liburu batean, deskribatzen zuen zentral nuklear bateko administrazio kontseilu gorenak nola luze erabiltzen zuen bizikletentzako aparkalekuko sabaiko habeei buruz, bizikletentzako aterpetxo baten zehaztasunei buruz. Energia nuklearreko instalazioari buruz proposatutako diseinuei buruzko gai garrantzitsuenak labur eztabaidatu eta azkar batean alde batera uzten zituzten bitartean. Gai konplexuenekin kontseiluko pertsonek ezin zuten luzeegi eztabaidatu, ardurak teknikariengan uztea hobesten zuten eta ez zuten euren ezjakintasuna agerian utzi nahi. Bizikleten aparkalekuko aterpetxoaren gaiarekin, ordea, kontseilariak seguruago sentitzen ziren eta gai horrekin euren ezagutza teknikoak erakutsi nahi izaten zuten.

Bizikletentzako aterpetxo bat. Parkinsonek erabili zuen adibidea.

Argudioaren azalpenaAldatu

Parkinsonen huskeriaren Lege honen kontzeptua, lehenik eta behin, kudeaketaren "Parkinsonen Legea" parodia zabalaren korolario gisa aurkeztu zen. Parkinson jaunak bere "objektibotasunaren Legea" irudikatzen du erreaktore nuklear baten kudeaketaz arduratzen den goi batzorde baten batzar formal baten adibidearekin. Batzordea, lehenik eta behin, erreaktorearen eraikuntzaren funtsezko alderdietan kontzentratzen da, eta berehala agortzen da gai-zerrenda. Kontu tekniko korapilatsuetan ez dira batzordeko partaideak galduko. Bizikletentzako aparkaleku bat eraikitzeari buruzko eztabaidaren puntura iristean, ordea, eztabaidak amaigabeak egiten dira. Parkinsonen arabera, "Agendako edozein alderditan inbertitutako denbora, tartean dagoen [diru] baturarekiko alderantzizko proportzioa izango da. "Erreaktore bat erabiltzen da oso garestia eta konplikatua delako, hain garesti eta konplikatu non gizabanako ertainak ezin baitu ulertu; beraz, onartzen da horretan lan egiten dutenek jakin beharrekoak ulertu egingo dituztela eta erabaki zuzenak hartuko dituztela, kudeaketa batzordeari enbarazu egin gabe gainera. Bestalde, edonork jakin dezake bizikletentzako aparkaleku merke eta sinple bati buruz; beraz, bizikletentzako aterpetxo bat planifikatzeak eztabaida amaigabeak eragin ditzake[4], inplikatutako guztiek beren ikuspegi pertsonalarekin lagundu nahi baitute.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. ((1986 [printing])). Parkinson's law, or The pursuit of progress. (Repr. with an introduction by H.R.H. the Duke of Edinburgh. argitaraldia) Penguin ISBN 0-14-009107-6 PMC 15018814 . Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  2. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. (2002). Parkinson's law. Penguin ISBN 0-14-118685-2 PMC 50100347 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  3. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. (Fourth Impression edition (December 31, 1957)). Parkinsons Law The Pursuit of Progress (Hardcover). John Murray General Publishing Division ISBN 978-0719510496 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  4. (Ingelesez) Forsyth, Donelson R., 1953-. (2010). Group dynamics. (5th ed. argitaraldia) Wadsworth Cengage Learning ISBN 978-0-495-59952-4 PMC 318104476 . Noiz kontsultatua: 2019-11-28.

Kanpo estekakAldatu