Parkinsonen Legea

burokrazietan sortzen diren eraginkortasunik ezak deskribatzen dituen enuntziatua

Parkinsonen Legea 1955an Cyril Northcote Parkinson britainiarrak idatzitako artikulu[1] eta geroago, 1957an, liburu baten[2][3][4] pasarte bati egiten dio erreferentzia. "Lana langileek daukaten denbora guztian zehar hedatzen da".

Burokrazia batean, bi faktorek eragiten dute hori:

  1. 'Funtzionario batek bere mendekoak gehiago izatea nahi du, eta ez ditu aurkariak nahi', eta
  2. 'Funtzionarioek lana sortzen diote elkarri.

Cyril Northcote Parkinsonek 1955ean The Economist aldizkariko artikulu batean[5] adierazi zuen lehen aldiz bere legea. Bi urte geroago testua zabaldu zuen izenburuan egilearen deitura zuen liburuan[6][7]. Parkinson jaunak, ironia eta satira erabiliz, eta Britainiar Zerbitzu Zibilean (British Civil Service) urte luzeetan izan zuen eskarmentu handia aprobetxatuz, zenbait zerbitzu publikotan batere eraginkortasunik ez zegoela azaldu zuen. Egilearen izena daraman legea garatzen lagundu zuten Parkinsonek urtetan hartutako oharrek; Britainiar Inperioak garrantzia galtzen zuen heinean, Colonial Officeko, bulego kolonialetako, enplegatuen kopurua handitzen eta handitzen ari zela nabarmendu zuen.

Egilearen arabera, zenbat eta denbora gehiago eduki zerbait egiteko, orduan eta gehiago dibagatuko du buruak, eta arazo gehiago planteatuko ditu. Horrek aplikazio handia omen du denboraren kudeaketan, produktibitatean eta proiektuen zuzendaritzan; izan ere, entrega-epe laburrak ezartzeak agian laguntzen du lana beharrik gabe zabal ez dadin.

Hauek dira Parkinsonen hiru lege ezagunenak:Aldatu

  1. "Lana luzatu egiten da, egiteko dagoen denbora erabat bete arte".
  2. "Gastuak handitu egiten dira, diru-sarrera guztiak berdindu arte".
  3. "Agendako edozein gairi eskainitako denbora, bere garrantziaren alderantzizko proportzionala da" (Parkinsonek lege honi, Parkinsonen huskeriaren legea deitu zion).

Hiru lege horiek, eta beste asko formulatu zituen umorez Parkinsonek. Parkinsonek beste lege ez hain ezagun batzuk ere formulatu zituen, hala nola "luzapenaren legea" edo "denbora galtzeko artea" eta "espazio hutsen okupazioaren legea". Azken lege honen arabera, bulego batean leku asko egon arren, beti beharko da gehiago. Egilearen eguneroko esperientziatik ateratako legeak dira, eta horien bidez, errealitate jakin bat deskribatzen edo agerian jartzen den bitartean, administrazio-lanaren eraginkortasunik eza salatzen zen.

Parkinsonen beste lege batzuk horrela euskara daitezke:

  1. Azken minutura arte ezer egin gabe itxaronez gero, minutu batean egingo.
  2. Egunero hamar orduz lan eginez gero, bi aldiz gehiago atzeratuko zara zure eginbeharrei aurre egiteko zenuen konpromisoa betetze mailan egunero bost ordutan lanean baino.

InformatikanAldatu

"Parkinsonaren legea", analogiaz, sistema informatikoekin zerikusia duen beste zerbait aipatzeko ere erabiltzen da: "Datuak zabaldu egiten dira, biltegiratzeko dagoen espazioa bete arte". Horrela, memoria gehiago erosteak memoria modu intentsiboagoan erabiltzen duten teknika informatikoak erabiltzea sustatzen omen du. Azken 10 urteetan ikusi da sistemen memoriaren erabilerak 18 hilean behin, gutxi gorabehera, bikoizteko joera erakutsi duela. Zorionez, diru konstante baten truke eskura dagoen memoriaren dentsitatea ere, oraingoz, bikoiztu egiten da 12 hilabetean behin (ikus Mooreren legea). Baina, zoritxarrez, fisikaren legeek bermatzen dute hazkunde honek ezin duela mugarik gabe jarraitu.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Parkinson's Law» The Economist 1955-11-19 ISSN 0013-0613 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  2. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. (2002). Parkinson's law. Penguin ISBN 0-14-118685-2 PMC 50100347 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  3. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. (Fourth Impression edition (December 31, 1957)). Parkinsons Law The Pursuit of Progress (Hardcover). John Murray General Publishing Division ISBN 978-0719510496 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  4. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. ((1986 [printing])). Parkinson's law, or The pursuit of progress. (Repr. with an introduction by H.R.H. the Duke of Edinburgh. argitaraldia) Penguin ISBN 0-14-009107-6 PMC 15018814 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  5. (Ingelesez) «Parkinson's Law» The Economist 1955-11-19 ISSN 0013-0613 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  6. (Ingelesez) Parkinson, C. Northcote (Cyril Northcote), 1909-1993.. (2002). Parkinson's law. Penguin ISBN 0-14-118685-2 PMC 50100347 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  7. (Ingelesez) «C. Northcote Parkinson, Parkinson's Law (1958)» www.panarchy.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-28.

Kanpo estekakAldatu