Parisko meridianoa (frantsesez Méridien de Paris) Parisko Behatokitik igarotzen den meridiano bat da (2°20′14.025″ ekialdeko longitudea). Garai batean Greenwich meridianoarekin lehia izan zuen, 1884an Meridianoaren Nazioarteko Batzarrak bozketa bidez Greenwich meridianoa ofizialki bereganatu zuen arte (Frantzia abstenitu egin zen).

Paris hirian Arago izena daramaten 12 zentimetro diametroko 135 plaka edo domin daude, François Arago frantziar astronomoaren omenez. Astronomo honek meridiano honen neurketa zehatza burutu zuen eta hiriko lurzoruan ezarritako 135 plaka hauek meridianoaren ibilbidea adierazten dute.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu