Paranalgo Behatokia

Txileko behatoki astronomikoa
Paranal behatokia» orritik birbideratua)

Paranalgo Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio Paranal) Txilen dagoen behatoki astronomikoa da, guztira 24 teleskopio dituena. Hegoaldeko Behatoki Europarrak (ingelesez: European Southern Observatory, ESO) behatokia kudeatzen du.

Paranalgo Behatokia
Kokapena
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Antofagasta eskualdea
ProbintziaAntofagasta probintzia
Kokapen fisikoaAtacamako basamortua
Koordenatuak24°37′38″S 70°24′15″W / 24.627222222222°S 70.404166666667°W / -24.627222222222; -70.404166666667
Map
Altitudea2.635 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1999ko apirilaren 1a
KudeatzaileaHegoaldeko Behatoki Europarra Hegoaldeko Behatoki Europarra
Webgune ofiziala

Cerro Paranal mendian dago, Txileko Atacama basamortuan, Taltal komunan hain zuzen ere. 2008ko Quantum of Solace filma bertan filmatu zuten.

Deskribapena aldatu

Paranalgo Behatokiaren sistema nagusia Very Large Telescope (VLT) delakoak osatzen du, 8,2 m-ko lau teleskopio dituena. Lau teleskopio nagusi horiek argia konbinatu dezakete bosgarren tresna bat erabiltzeko: Very Large Telescope Interferometer (VLTI). Teleskopio hauek mapudungunetik hartutako izenak dituzte: Antú (Eguzkia), Kueyén (Ilargia), Melipal (Hegoaldeko Gurutzea) eta Yepún (Artizarra).[1]

Gainera, 1,8 metroko lau Auxiliary Teleskope (AT) ditu, teleskopio nagusiak beste proiektu batzuetan erabiltzen ari badira VLTIri gehitu ahal zaizkionak, 2,5 metroko VLT Survey Telescope (VST) eta 4 metroko Visible & Infrared Survey Telescope for Astronomy (VISTA), zeruko eremu zabalak modu uniformean aztertzeko ikuseremu zabalekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) European Southern Observatory - ESO. (2011ko azaroa). Names of VLT Unit Telescopes. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.