Paraguaiko Espazio Agentzia

Paraguaiko Espazio Agentzia (gaztelaniaz: Agencia Espacial del Paraguay) Paraguain espazio eta aire-espazio gaietarako politikak eta programak diseinatzeko, proposatzeko eta burutzeko erakundea da. Paraguaiko Errepublikaren Presidentetzaren mendeko erakundea da.

Paraguaiko Espazio Agentzia
Datuak
HerrialdeaParaguai
Historia
Sorrera2014ko martxoaren 26a
webgune ofiziala

Historia aldatu

Agentzia sortzeko lege-proposamena Paraguaiko Aireko Armadako Liduvino Vielman Diaz koronelak, orduan Defentsa Ministerio Nazionaleko Defentsa Aeroespazialeko Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusi zenak, egin eta aurkeztu zuen 2012ko abuztuaren 7an. Proiektua sostengatzeko hainbat hezkuntza ekitaldi egin ziren agintari politikoei eta gizarteari ikerkuntza zientifikoarentzat kanpo-espazio erabilerak duen garrantziaz eta balioaz ohartarazteko asmoz. Azkenean, Paraguaiko Estatuaren Botere Legegile eta Betearazleak Paraguaiko Espazio Agentzia sortu zuen 2014ko martxoaren 26ko 5151/14 Legea berretsi eta aldarrikatu zuen.

Kanpo estekak aldatu