Папины дочки[1] (errusieraz: Папины дочки) errusiar umorezko telesaila da, Kinokonstanta (1-3. denboraldiak), KostaFilm (4-18. denboraldiak) eta Yellow, Black and White (19-20. denboraldiak) enpresek sortua. 2007ko irailaren 3an estreinatu zen STS katean, eta 2013an bertan behera utzi zuten[2]. Errusiako beste umorezko telesail garaikide asko ez bezala, telesail original bat da eta ez da atzerriko telesail baten moldaketa.

Papiny dotxki
Jatorria
Sortzailea(k)Vyacheslav Murugov (en) Itzuli eta Alexander Rodnyansky (en) Itzuli
Jatorrizko hizkuntzaerrusiera
Jatorrizko herrialdeaErrusia
Sasoi kopurua20
Atalak410
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Iraupena24 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alexandr Zhigalkin (en) Itzuli
Sergey Aldonin (en) Itzuli
Ivan Agapov (en) Itzuli
Eduard Radzyukevich (en) Itzuli
[[Kategoria:Alexandr Zhigalkin (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Sergey Aldonin (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Ivan Agapov (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Eduard Radzyukevich (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Aleksey Trotsyuk (en) Itzuli
Vital Shlyappo (en) Itzuli
Vyacheslav Dusmukhametov (en) Itzuli
Leonid Kuprido (en) Itzuli
[[Kategoria:Aleksey Trotsyuk (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Vital Shlyappo (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Vyacheslav Dusmukhametov (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Leonid Kuprido (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Miroslava Karpovich (en) Itzuli
Anastasia Sivajeva (en) Itzuli
Darya Melnikova (en) Itzuli
Liza Arzamasova (en) Itzuli
Ekaterina Starshova
Andrey Leonov (en) Itzuli
Nonna Grishayeva (en) Itzuli
Olga Volkova (en) Itzuli
Aleksandr Samoylenko (en) Itzuli
Filipp Anatolevitsj Bledniy (en) Itzuli
[[Kategoria:Miroslava Karpovich (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Anastasia Sivajeva (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Darya Melnikova (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Liza Arzamasova (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Andrey Leonov (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Nonna Grishayeva (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Olga Volkova (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Aleksandr Samoylenko (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Filipp Anatolevitsj Bledniy (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaKonstantin Kikichev (en) Itzuli
[[Kategoria:Konstantin Kikichev (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea STS (en) Itzuli
Hasiera-data2007ko irailaren 3a
Amaiera-data2013ko apirilaren 30a
ctc.ru…
IMDB: tt1796154 Edit the value on Wikidata
kronologia
Papiny dotxki Q122730928 Itzuli

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Protagonista Sergei Vasnetsov da, klinika pribatu txiki batean lan egiten duen psikoterapeuta. Emazteak utzi egiten du, bost alaba bere ardurapean utziz. Askotan liskarrak izan arren, ahizpak beti daude prest batzeko eta aitari edo batek besteari laguntzeko.

Aktoreak aldatu

  • Andrei Leonov: Sergei Vasnetsov, psikoterapeuta (1-7., 13-14., 19-20. denboraldiak)
  • Nonna Grixaieva: Liudmila Vasnetsova, Sergeiren emaztea (7-16., 19-20. denboraldiak)
  • Miroslava Karpovitx: Maria (Maxa) Vasnetsova, alaba nagusia
  • Anastasia Sivaieva: Daria (Daxa) Vasnetsova, bigarren alaba
  • Daria Melnikova: Jevgenia (Zhenia) Vasnetsova, hirugarren alaba (1-16., 19-20. denboraldiak)
  • Jelizaveta Arzamasova: Galina (Galina Sergeievna, Galia), laugarren alaba
  • Jekaterina Starxova: Polina Vasnetsova (Pugovka), bosgarren alaba
  • Olga Volkova: Antonina Gordienko, Liudmilaren ama, biologoa
  • Aleksandr Samoilenko: Andrei Antonov, dentista, familiaren laguna (1-15., 19. denboraldiak)
  • Angelina Varganova: Olga Antonova, Andreiren emaztea (1-3., 5-8., 10., 19. denboraldiak)
  • Valentin Smirnitski: Mikhail Antonov, Andreiren aita eta 270. ataletik Antoninaren senarra (11-13. denboraldiak)
  • Filipp Bledny: Veniamin (Venik) Vasiliev, Maxaren ikaskidea eta 270. ataletik Daxaren senarra (7-20. denboraldiak)
  • Olga Khokhlova: Aelita Vasilieva, Veniken ama (10-17., 19-20. denboraldiak)
  • Pavel Kipnis: Viktor Vasiliev, Veniken aita (10-14., 17. denboraldiak)
  • Aleksandr Olexko: Vasili Fedotov (Aligatore), oligarka, familiaren laguna (1-16., 18-20. denboraldiak)
  • Maria Siomkina: Oksana Fedotova, Vasiliren emaztea, Sergeiren bezeroa eta orduan familiaren laguna (1-9., 13-14. denboraldiak)
  • Mikhail Kazakov: Ilia Polezhaikin, Galina Sergeievna eta Daxaren ikaskidea, 1-15. denboraldietan Galina Sergeievnaren mutil-laguna
  • Aleksandr Golovin: Pavel Kliuiev, informatika eta fisikako irakaslea, 15-16. denboraldietan Galina Sergeievnaren mutil-laguna eta orduan Maxaz maitemintzen da (3., 13-16., 20. denboraldiak)
  • Aleksandr Gortxilin: Jevgeni (Zhenia) Zakharov, Zheniaren mutil-laguna (4-7., 11. denboraldiak)
  • Ivan Oranski: Nikolai (Kolia) Verestxagin, Pugovkaren laguna (7-14. denboraldiak)
  • Sergei Melkonian: Denis Vorontsov, DJa, Zheniaren mutil-laguna (9-13. denboraldiak)
  • Mikhail Tokmovtsev: Sergei Bulkin, Pugovkaren laguna (11-18., 20. denboraldiak)
  • Kirill Kaganovitx: Feliks (Fil) Paltsev, kazetaria, Maxaren mutil-laguna (15-17. denboraldiak)
  • Dmitri Belotserkovski: Vadim Zagogulko, paraxutista, Maxaren mutil-laguna (17-18. denboraldiak)
  • Aleksandr Bobrov: Maksim, Zhuravliov katedradunaren laguntzailea, Galina Sergeievnaren laguna (17-18. denboraldiak)
  • Mikhail Baxkatov: Jiří, Moraviako printzea, Galina Sergeievnaren mutil-laguna (19-20. denboraldiak)
  • Ivan Nikolaiev: Juri Antonov, medikua; Zheniaren mutil-laguna (19-20. denboraldiak)
  • Nina Persianinova: Taisia Kirillovna, eskolako zuzendaria, kimiako irakaslea (2-18. denboraldiak)
  • Anna Dimova: Liudmila Mikhailovna Raduievitx, errusierako irakaslea (1-18. denboraldiak)
  • Olga Belova: Tamara Ivanovna, fisika eta matematikako irakaslea (1-12. denboraldiak)
  • Georgi Gromov: Valeri Nikolaievitx, gorputz hezkuntzako irakaslea, Taisia Kirillovnaren maitalea (2-5., 7-12. denboraldiak)
  • Julia Svezhakova: Margarita Jakovlevna, lehen hezkuntzako irakaslea (7-18. denboraldiak)
  • Anastasia Zhigalkina: Diana, Pugovkaren ikaskidea, Margarita Jakovlevnaren alaba (7-16. denboraldiak)
  • Alina Tarasova: Galina Sergeievna eta Daxaren ikaskidea (2-9., 12., 16. denboraldiak)
  • Tatiana Orlova: Tamara Kozhemiatko, idazkaria (1-15., 19-20. denboraldiak)
  • Andrei Butin: Vasili Polezhaikin, Iliaren aita (3-5., 7-10., 12-13., 15., 19-20. denboraldiak)
  • Ilia Polezhaikin: Filipp Polezhaikin, Iliaren anaia nagusia (3-10., 13. denboraldiak)
  • Galina Danilova: Galina Polezhaikina, Vasiliren emaztea, Ilia eta Filippen ama (7-9. denboraldiak)
  • Tatiana Zhukova-Kirtbaia: Jefrosinia Zhikhariova, Antoninaren laguna (1., 3., 5-20. denboraldiak)
  • Maksim Konovalov: Jemelian Palkin, hockey jokalaria, Liudmilaren maitale ohia (7-10. denboraldiak)
  • Eduard Radziukevitx: Eduard Raduievitx, enpresaburua, Liudmila eta Tamararen nagusia (9-18. denboraldiak)

Sariak aldatu

  • 2008: TEFI saria[3]

Moldaketa aldatu

Papiny dotxki atzerriko kate batek moldatu duen Errusiako lehen telesaila da. Das Vierte kate alemaniarra Ein Haus voller Töchter telesaila grabatzen hasi zen 2009ko udaberrian[4]. 2010eko abuztuan estreinatu zen. Hala ere, Ein Haus voller Töchter telesailak harrera kritikoa oso txarra izan zuen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. (Errusieraz) «Гость программы — генеральный директор СТС Вячеслав Муругов» СТС-Мир 2013-10-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-08) (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  3. (Errusieraz) «Телеканал СТС – лауреат премии ТЕФИ в 9 номинациях» СТС 2008-09-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-06) (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  4. (Errusieraz) Колыванова, Мария. «"Папины дочки": Российская Пуговка встретилась с немецкой сестрой» Комсомольская правда 2009-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  5. (Alemanez) Schlüter, Jan. ««Ein Haus voller Töchter» oder: Schlimmer geht’s nimmer» Quotenmeter 2010-08-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).

Kanpo estekak aldatu