Pantokratoros monasterioa

Pantokratoros monasterioa (grezieraz:Μονή Παντοκράτορος), Greziako lurralde autonomoa den Athos mendian dagoen monasterioa da. Mendiaren hierarkian zazpigarren garrantzitsuena da. Athos penintsularen ekialdean dago. Gaur egun 17 monje bizi dira.

Pantokratoros monasterioa
Monasterioa kanpotik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Religious communitymonastic community of Mount Athos
Koordenatuak40°17′01″N 24°16′00″E / 40.283572°N 24.26655°E / 40.283572; 24.26655
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
ErlijioaEliza ortodoxoa
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Monasterioa XIV. mendearen erdian, 1363an, altxatu egin zen. Bizantziar Inperioaren bi ofizial militar izan ziren lan horren egile nagusiak: Ioannis eta Alexios. Lan horretan Joan V.a Paleologo enperadorearen laguntza izan zuten. Aurretik zegoen gela (kelli) bat monasterioan bilakatu zuten. Monasterioa Salbatzailearen Antzaldaltzeari eskaini zioten;[1] honen festa abuztuaren 6an egutegi gregorianoan, abuztuaren 19an Juliotar egutegi ospatzen da.

Altxorra

aldatu

Monasterioaren liburutegian 350 inguru eskuizkribu eta 3.500 liburu gordetzen dira, artean Uncial 051 izeneko eskuizkribua. Testuak grezierazk eta turkieraz idatzita daude. Halaber, ikono asko, erlikiak eta beste objektu sakratuak gordetzen ditu.[2]

Bibliografia

aldatu
 
Athos mendiaren mapa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu