Pangong Tso (txineraz 班公错; hindiz पांगोंग त्सो), Txinako Herri Errepublika eta Indiaren artean dagoen laku endorreikoa da.

Pangong Tso
Datu orokorrak
Garaiera4.250 m
Motasoda lake (en) Itzuli eta aintzira
Luzera134 km
Zabalera5 km
Azalera690 km²
Sakonera328 m
Geografia
Map
Koordenatuak33°42′17″N 78°45′00″E / 33.7047°N 78.75°E / 33.7047; 78.75
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoTibeteko eskualde autonomoa
PrefekturaNgari prefektura

Ezaugarriak aldatu

Lakua itsasoaren mailatik 4.250 metrora dago Himalaia mendietan. Azaleraren bi heren Txinako Herri Errepublikako mugen barruan daude, eta gainontzekoa Indian. Lakuak 134 kilometro luze ditu, eta punturik zabalenean bost kilometro dauzka.

Nahiz eta ur gazidun lakua den, neguan erabat izozten da. Bertara iristeko Leh herrian hasten den errepidea hartu eta Changla mendatea igaro behar da, munduko mendaterik garaiena. Lakurako errepidea uda garaian baino ez da zabalik egoten maiatzetik irailera.

Fauna aldatu

Udan hegazti migratzaile askoren pausalekua da. Antzara indiarra eta paita gorrizta erraz ikusten dira. Antzararen inguruan Kiang basa astoa eta marmota bizi dira.

Argazkiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu