Pamplona Negra genero beltzarekin lotutako literatura, zinema, gastronomia, musika eta ikerketa poliziala uztartzen dituen zikloa da, eta urtarrilero egiten da, 2015ean Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian lehen aldiz egin zenetik.[1]

Pamplona Negra
Datuak
Motaerakustazoka
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2015

Programa

aldatu

Nafarroako Filmotekak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, Pamplona Negra jaialdiak hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema beltz espainiarra eta polizia-nobela tailerrak barne hartzen ditu. Horietan, Segurtasun Indar eta Kidegoek krimen baten eszenan egiten duten benetako lana hurbiltzen zaio publikoari.[2][3] Carlos Bassas Del Reyren zuzendaritza artistikoaren pean egon da 2015etik 2018ra, eta 2019tik aurrera Susana Rodriguez Lezaunek zuzentzen du.

Parte-hartzaileak

aldatu

Bere edizioetan zehar, Espainiako Polizia Nazionalarekin, Guardia Zibilarekin, epailetzarekin eta Auzitegi Medikuntzako Institutuarekin lotutako parte-hartzaile ugari izan ditu, baita genero horretako hainbat idazle ere. 2015ean Eugenio Fuentes, Reyes Calderon, Lorenzo Silva, Juan Ramon Biedma, Michel Gaztambide, Victor del Árbol, Alexis Ravelo, Leo Coyote, Santiago Alvarez, Paco Gomez Escribano, Jon Arretxe, Javier Abasolo edo Carlos Erice aritu ziren.[4] 2016an Dolores Redondo, Berna Gonzalez Harbour, Alexis Ravelo, Elio Quiroga, Antonio Altarriba, Keko, Mikel Santiago, Carlos Ollo, Mikel Alvira, Estela Chocarro, Susana Rodriguez Lezaun, Maribel Medina, Andreu Martin, Empar Fernandez, Laura Gomara. Modroño, Juan Ramon Biedma, Carlos Salem, Rosa Montero, Agustin Martinez, Claudio Cerdan, Sergio Vera, Yanet Acosta, Carlos Zanon, Marcelo Lujan, David Llorente edo Manuel Barea.[5]

Hirugarren edizioan, Carlos Zanon, Rosa Ribas, Rafa Guerrero, Juan Laborda, Ignacio del Valle, Felix Modroño, Carlos Erice, Juan Enrique Soto, Rafa Melero, María José Moreno, Ricardo Piñero, Reyes Calderón, José Miguel Mulet, Aingeru Epaltza, Jon Arretxe, Eneko Aizpurua, Jon Alonso, Victor del Árbol eta Dolores Redondo [6]

2023an, Pamplona Negra kontakizun laburraren I. literatur saria eman zen, eta irabazleak hauek izan ziren: Iranzu Leceta Elvira eta Uxue Fernández Alzórriz, gaztelaniaz, eta June Aguirre Andueza eta Maider Nanclares Ochoa, euskaraz.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu