Alexis Ravelo

idazle espainiarra

Alexis Ravelo Betancor (Las Palmas de Gran Canaria, 1971ko abuztuaren 20a - Ibidem., 2023ko urtarrilaren 30a) idazle espainiarra izan zen. Bereziki eleberri beltza, ipuina eta mikrokontakizuna landu zuen.

Alexis Ravelo

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexis Ravelo Betancor
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa eta Las Palmas1971ko abuztuaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLas Palmas Kanaria Handikoa eta Las Palmas2023ko urtarrilaren 30a (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, iritzi-kazetaria eta hizlaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoanobela beltza

alexisravelo.wordpress.com
Facebook: Alexis.Ravelo.Betancor Twitter: AlexisRavelo1 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jatorri xumekoa, kamarero gisa aritu zen nerabezaroan eta gaztaroan. Bere prestakuntza autodidakta da. Filosofia ikasketak hasi zituen UNEDen. Sebastian Quesada, Augusto Monterroso eta Alfredo Bryce Echeniquek emandako narratiba tailerretan ikasle izan zen. La Plazuela de las letras literatur aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta Matasombras kultur dibulgaziorako gunearen sortzailea, Antonio Becerra Bolañosekin batera. Haurrentzako telebista-saioetarako antzerki-ikuskizunak eta gidoiak idatzi zituen. 2006an Kanarietako Idazleen Elkartean sartu zen, eta 2008ko amaieran utzi zuen, zuzendaritza-batzordearekin desadostasunak zituelako. Literatur tailerrak eman zituen hainbat foro eta akademiatan. 2013tik, iritzi-zutabe bat idatzi zuen Canarias Ahora egunkari digitalean. Jaioterrian hil zen ustekabean, bihotzekoak jota.

Narrazioak

aldatu
  • Segundas personas, Cabildo de Fuerteventura, 2000.
  • Ceremonias de interior, Baile del Sol, 2006.
  • Algunos textículos, Anroart, 2007.

Eleberriak

aldatu
  • Tres funerales para Eladio Monroy, Anroart, 2006.
  • La noche de piedra (La iniquidad I), Anroart, 2007.
  • Sólo los muertos [Eladio Monroy 2], Anroart, 2008.
  • Los días de mercurio (La iniquidad II), Anroart, 2010.
  • Los tipos duros no leen poesía [Eladio Monroy 3], Anroart, 2011.
  • Morir despacio [Eladio Monroy 4], Anroart, 2012.
  • La estrategia del pequinés, Alrevés, 2013.
  • La última tumba, EDAF, 2013.
  • Las flores no sangran, Alrevés 2015.
  • La otra vida de Ned Blackbird, Siruela, 2016.
  • Los milagros prohibidos, Siruela, 2017.
  • El peor de los tiempos [Eladio Monroy 5], Alrevés, 2017.
  • La ceguera del cangrejo, Siruela, 2019.
  • Un tío con una bolsa en la cabeza, Siruela, 2020.
  • Si no hubiera mañana [Eladio Monroy 6], Alrevés, 2021.
  • Los nombres prestados, Siruela, 2022.

Haur eta gazte literatura

aldatu
  • La princesa cautiva, Anroart, 2008.
  • Historia del bufón Alegre Contador, Anaya, 2008.
  • Los perros de agosto, Anaya, 2009.
  • Las pruebas de Maguncia,
  • Las ratas de noviembre, Anaya, 2015

Euskal Herria bere lanetan

aldatu

Hego Euskal Herriak presentzia berezia izan zuen bere azken eleberrian, Los nombres prestados (2022), alegia. Eleberri horretan protagonista Euskal Herrian aurrera eraman zen gerra zikinan parte hartu zuen polizia da eta, zenbait momentutan, egindako ekintzak gogorarazten ditu. Dena dela, ez da Euskal Herria aipatzen, "el norte" baizik. Beste pertsonaia nagusia borroka armatua utzi duen emakumea da. Egilearen hitzetan "identitateari, minari, biktimen eta borreroen arteko harreman beti konplexuei, errukia eta erredentzio aukerari buruzko istorioa" da.[1]

Sariak

aldatu
  • Hammett saria La estrategia del pequinés eleberriarekin, 2013an argitaratutako eleberri beltz onenari.[2]
  • Tormo de Las Casas Ahorcadas saria, La estrategia del pequinés eleberriarekin.
  • Café Gijón saria 2021n, Los nombres prestados eleberriarekin.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu