Palestinar giltza

1948an galdutako etxebizitza eta ondasunen sinboloa

Palestinar giltza, Nakban ("hondamena") galdutako etxeen ikur palestinarra da. 1947 eta 1948 urteen artean, palestinarren bi heren kanporatu zituzten edo ihes egin behar izan zuten Israelgo tropek aurrera egin zutenean, eta geroago beren etxeetara itzultzeko eskubidea ukatu zitzaien. Gaur egun ere, giltzak galera eta injustizia fisikoa gogorarazteko sinbolo indartsua izaten jarraitzen du.[1]Itzultzeko itxaropenaren sinboloa da, baita galdutako ondasunen aldarrikapena ere.[2]

Neska palestinarra, giltzaren ikurra duen kartelarekin, 2010eko Nakba Egunean, Hebronen (Palestina). Letreroak dio: "Palestinara itzuliko gara" (arabieraz: حتماً سنعود فلسطين)

Deskribapena aldatu

Oro har, giltzen itxura zaharra eta tamaina handiko da. Palestinako errefuxiatu-esparruetan tamaina handiko giltza horien erreplikak aurkitu ohi dira, eta, askotan, mundu osoko palestinarren aldeko manifestazioetan erabiltzen dira, itzultzeko eskubidearen sinbolo gisa.

Munduko giltzarik handiena aldatu

2016. urteaz geroztik, Dohako (Qatar) jatetxe palestinar batek, munduko giltzarik handienaren Guiness errekorra du: 2,7 tona pisatzen ditu eta 7,8 x 3 metroko neurria du.

Erreferentziak aldatu

  1. argia. (2014-07-09). «Palestina askatzeko giltza» Biladi Hadi (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  2. (Ingelesez) «'I spoke to Palestinians who still hold the keys to homes they fled decades ago – many are still determined to return'» The Independent 2018-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).

Kanpo estekak aldatu