Palestinar Ondarearen Zentroa

Palestinar Ondarearen Zentroa (arabiarrez: الفلسطيني) Palestinako kultur erakunde bat da. Egoitza Betleem hirian, Zisjordaniako hegoaldean dago, palestinarren lurraldeetan. Maha Sacak ezarri zuen 1991n.[1] Zentroak Palestinako jantziei, folkloreari, historiari eta bestelako alderdi kulturalei buruzko hainbat erakusketa ditu.

Palestinar Ondarearen Zentroa
Datuak
Motaerakundea eta zentro kulturala
HerrialdeaIsrael eta Palestina
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1991
webgune ofiziala
Facebook: PalestinianHeritageCenter Youtube: UCt8tB2Okvusqfkc8mwiNL1g Vimeo: user3520421 Edit the value on Wikidata
Bethleemgo emakumeen jantzi tradizionala.

Helburuak aldatu

Palestinako herriaren kultur ondarea berpiztu, dokumentatu eta zabaltzea du helburu.[2] Zentroak kultura sustatu nahi du tokiko, eskualdeko eta nazioarteko mailan, erakundeak helburu horretarako ezarri dituen baliabideak erabiliz. Espazioak familiarentzako liburuak eta jantzien bilduma du eta bordatuak eta erakusketarako eta salmentarako lanak egiteko lana ematen die emakumeei.

Euren web-gune ofizialaren arabera, helburu nagusia da jendea heztea Palestinako kultura-ondarearen esanahiari eta garrantziari buruz, eta ondare hori galera edo bidegabeko jabetzatik babestearen beharraz. Hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak, erakusketak eta baliabideak eskaintzen dizkie bisitariei, baita nazioarteko ekitaldietan parte hartzen ere.

Aldi berena, bidezko merkataritza sortzen du, eskuz egindako bordatuak, Bethleem hiriaren inguruko herrixka eta errefuxiatu-kanpamentuetako emakumeek eskuz egina. Bere kartel eta postalak ere sortzen ditu, bere bildumako argazkiak oinarri hartuta. Hainbat sari jaso ditu Espainian eta nazioartean, Palestinako kultura-ondarearen alde etengabe egindako ahaleginagatik[3].

Azpiegiturak eta bildumak aldatu

Beduinoen denda bat erakusten da aretoetako batean, bere altzari eta eguneroko bizitzako objektuekin batera. Bertan, bisitariak eseri daitezke eta kafe arabiarra hartu, bai eta argazkiak atera palestinar beduinoen jantzi tradizionalekin.

Majlis, edo Palestinako estiloko egongela, Palestinako artelan eta artikuluz apaindutako espazio landua da. Dendan bezal, bisitariak eseri eta kafea edan dezakete, bai eta Palestinako arkeologia, historia eta erlijioei buruzko bideoak ikusi.

Panel nagusian eguneroko bizitzako tresnak erakusten dira, eta bisitariei Palestinako ohitura tradizionalak erakusten zaizkie. Erakusketetako piezarik aipagarriena nol-a da, ehuntzeko makina tradizionala.

XX. mende hasierako jantzi original eta tradizionalen bilduma zabal da, benetako apaingarriz eta bitxigintzako jatorrizko piezez osatua. Jantziak, jakak, mantoiak, osagarriak, paretako esekigailuak, txanponak eta bordatuak bilduma osatzen dute.

Zentroak bere argazki-bilduma egiten du, eta haren irudiak kartelen eta postalen bidez eskura daitezke. Bildumako 160 irudi baino gehiagok Palestinako eta bertako soinekoei harrapatzen diete.

Liburutegia ere badu eta bisitariek jantzi tradizional bat jantzita argazkia ateratzeko prestatu dago. Jantzia tradizional sortu eta errentan ematen dituzte ekitaldi berezietarako[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Embroidering Identities» Embroidering Identities.
  2. «Palestinian Localities Study» Palestinian Localities Study.
  3. «Welcome to the Palestinian Heritage Center» www.palestinianheritagecenter.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  4. «THE CENTER» www.palestinianheritagecenter.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).

Kanpo estekak aldatu