Pagoetako Estazio Megalitikoa

Pagoetako estazio megalitikoa» orritik birbideratua)
Artikulu hau historiaurreko monumentuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoeta (argipena)».

Pagoetako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Pagoeta mendian. Guztira bederatzi dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.

Arreta tumulua.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa aldatu

Geografikoki Erniokoaren jarraipena da estazio hau. Lurzoruaren konposaketa litologikoa kareharrizkoa da. Aiako udalerrian dago.

Sailkatutako monumentuak aldatu

 
Pagoetako estazio megalitikoa eta Aiako mugak

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Bakarra dago:

  • Olarteta

Tumuluak aldatu

Guztira zortzi dira:

  • Arreta
  • Murgil I
  • Murgil II
  • Saberriko Haitzak
  • Urruztume I
  • Urruztume II
  • Urruztume III
  • Urruztume IV

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu