Póntelo, Pónselo 1980ko hamarkadan Espainian egindako kanpainarik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Kanpaina honen helburua metodo antisorgailuen erabilera sustatzea zen eta eragin handia izan zuen.

Egilea aldatu

Tomás Corominas da egungo gizartean eragin izugarria izan zuen kanpaina honen egilea. Corominas Contrapunto agentziako zuzendaria zen, Cannesko jaialdian sari handia lortu zuen lehen agentzia espainiarra.

Agentzia 1974an sortu zen eta denborarekin oso garrantzitsu bihurtu da. Agentziak oihartzun handia izan du gizartean, eta 30 urteurrena ospatzeko jardunaldi bat ospatu zuen espainiako publizitatearen omenez.[1]

Testuingurua aldatu

1981eko urrian, Bartzelonako Vall d 'Hebron ospitalean lehen HIES kasua erregistratu zen Espainian. Lau hilabete baino ez ziren igaro mundu mailako lehen bost kasuak eman zirenetik, guztiak Ameriketako Estatu Batuetan. Laster bihurtu zen Espainia Europako bigarren herrialdea, Portugalen atzetik, urte bateko gaixotasunaren intzidentzian, eta 1990an, Katalunian, gaixotasun hau heriotza-kausarik garrantzitsuena izatera iritsi zen 20 eta 39 urte bitarteko pertsonen artean. Irtenbidea aurkitzeko beharra zegoen.

1988an, Contrapunto agentziak “SiDA, noDA” kanpaina abiarazi zuen. Lehen kanpaina honen helburua diskriminazioarekin amaitzea eta HIESAri buruz heztea izan zen. Argi eta garbi azaltzen zen zein jokabidek kutsatzen zuten birusa eta zeintzuk ez. Kanpainak arrakasta izan zuen eta hurrengo urtean Osasun Ministerioak beste enkargu bat egin zien. Kasu honetan kontua ez zen HIESAren kontzeptua azaltzea, baizik eta preserbatiboaren onarpena eta erabilera sustatzea.

Kanpaina honek Espainiako gizartearen eskema guztiak hautsi zituen. Garai hartan, preserbatiboaren eskuragarritasuna oso murriztua zen gazteen artean, eta adingabeentzako produktu ia klandestinoa zen. Normalizatu beharra zegoen, HIESArekin lotu gabe. Horrela sortu zen iragarkiaren titularraren ideia, “Póntelo, Pónselo”.

Arazo asko zeuden, baina bi oztopo nagusi nabarmendu ziren. Publizitate-laburraren lehen proposamenean, ekintza ikastetxe bateko ikasgelan egin zen, eta Espainiar Hezkuntza Ministerioa horren aurka agertu zen. Ministerioak ez zuen nahi ikastetxeetan kondoien erabilera iradokitzearen arduradun gisa identifikatzea. Arazo honen irtenbidea eszena gimnasio batean kokatzea eta grabatzea izan zen, espazio neutroago bezala kontsideratzen zelako. Oztopo honen ondorioz kanpaina bertan behera uzteko zorian egon zen.[2]

Iragarkiaren berezitasuna aldatu

Póntelo, Pónselo, 80ko hamarkadako Espainian, HIESa eta sexu-transmisioko gaixotasunen inguruko lehen iragarki aldarrikatzailea izan zen. Kanpaina honek, zalaparta handia sortarazi zuen, gehien bat eliza eta kolektibo katolikoak aurka izan zituelako.

80ko hamarkadan, kondoiak produktu tabuak ziren. Botika-dendetan ez zituzten saltzen, arrazoi erlijioso edo aurriritzi sozialengatik. Kanpainak aldatu egin zuen gizarteak garai hartan preserbatiboari buruz zuen pertzepzioa. Botiketan banatzaile automatikoak jartzen hasi ziren, markak iragarri ziren, produktu kondoi berriak agertu ziren, hainbat testura, kolore eta zaporerekin.

Bestaldetik, Europako garaiko beste iragarkiak ez bezala, hau emakumeentzat eta gizonentzat bideratuta zegoen. Emakumeek zer prebentzio mota har zezaketen ez zen adierazten, eta lehen aldiz, gai horren barruan emakumearen figurak garrantzia hartu zuen.

Hasiera batean, administrazio barruan eztabaida egon zen kanpainaren planteamenduaren inguruan. Hiru Ministeriok esku hartu zuten, eta lehen aipatu bezala, iragarkiaren grabaketaren tokia erabakitzea zaila izan zen. Azkenean, Gizarte Gaietako Ministroari esker ikastetxe baten barruan grabatzea erabaki zen.

Iragarkiaren emisioak ez zuen inor axolagabe utzi. Hainbat sektoretatik kritikak jaso zituen. Jendeak etengabe komentatzen zuen iragarkiaren titularra, eta umorezko esketxetan ere agertu zen. Gainera, hainbat iskanbila sortu ziren: jendeak metroko publizitate-hesiak hausten zituen, agentziak era guztietako mehatxuak jasotzen zituen... arestian aipatu bezala, gizartean eragin handienetako iragarkia izan da. Bestalde, kanpaina horri esker emakumeen askatasunaren alde egin zen.[3]

Kanpainaren analisia aldatu

Iragarkiaren edukia aldatu

Ikasleak gimnasiako klasean daude, eta zuzendaria doa haiengana preserbatibo bat eskuan duelarik. Zuzendariak azaltzen die aldageletan aurkitu duela eta norena den jakin nahi du. Preserbatiboaren jabea, lotsaturik, zutitzen da eta bere gelakideak haren atzetik zutitzen dira, zuzendariak “erruduna” ez aurkitzeko estrategia gisa. Horren ondoren, eduki informatiboa agertzen da, eta lokutore batek preserbatiboaren erabilera eta ekidin daitezkeen arazoak azaltzen ditu.[4]

Iragarkiaren eragina aldatu

Iragarkiak izugarrizko eragina izan zuen gizartean. Tabu gaia zena pixkanaka gizartean uztartzen onartzen joan zen eta haren komertzializazioa handitu zen. Botika-denda, supermerkatu eta bestelako dendetan produktua saltzen hasi zen eta jendearen kontzientziazioaren ondorioz salmentak gora egin zuen. Horri esker, haurdun geratzeko eta gaixotasun bat harrapatzeko aukerak gutxitu ziren 90eko hamarkadan.

Nola ikusten den gaur egun aldatu

Gaur egun gizartearen gehiengoak gogoratzen du “Póntelo, pónselo” iragarkia. Jende askok gogoratzen ditu ere iragarkia emititu osteko istiluak, baina gazteak kontzientziatzea lortu zen. Gaur egun, preserbatiboen hainbat iragarki ageri dira masa komunikabideetan, eta normalizatuagoa dagoenez, zailagoa da jendearengan eragitea, askok ez baitute jada erabiltzen, ez dutelako nahi, arriskurik ikusten ez dutelako edo metodo antisorgailu berriak agertu direlako.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Contrapunto rinde homenaje a la publicidad https://controlpublicidad.com/archivo/contrapunto-rinde-homenaje-a-la-publicidad/
  2. (Gaztelaniaz) Remacha, Belén. (2019-11-27). «30 años de campañas para prevenir el VIH: así se empezó a informar sobre el virus y se ideó el 'Póntelo, Pónselo'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
  3. (Gaztelaniaz) «30 años del ‘Póntelo, pónselo’: “Fue un exitazo, pero se armó un pollo de colores”» elconfidencial.com 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
  4. Póntelo. Pónselo.. (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
  5. (Gaztelaniaz) «'Póntelo, pónselo' y otros anuncios con afán educativo» El Comercio 2017-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).