Arkitektura oztopo

irisgarritasuna oztopatzen duen arkitektura elementu
Oztopo arkitektoniko» orritik birbideratua)

Arkitekturaren eta hirigintzaren esparruan, arkitektura oztopo edo oztopo arkitektoniko esaten zaie biztanle-talde jakin batzuk hiri-espazio batetik, eraikin batetik edo haren zati batetik iristea, sartzea edo mugitzea eragozten duten oztopo fisikoei. Irisgarritasuna oztopatzen duen edozein arkitektura elementu aipatzeko erabiltzen den terminoa da. Irisgarritasun-hesi mota asko daude baina arkitektura oztopoa edo oztopo arkitektonikoa ezagunena da, ingurune fisikoan baitago eta gizartean agerikoena baita. Gainera, gizakiak eraikitako elementuez osaturik dagoenez, gizakiek konponbidea eskain lezakete.

Zurubiak arkitektura oztopo izan daitezke haien alternatibarik ez badago edo bide alternatiboak oso deserosoak baldin badira.
Arkitektura oztopo asko topa daitezke hirietan: espaloi estuak, hiri-altzariak, espaloietako zintarri altuak, errepideetako edo espaloietako konponketa lanak, txarto aparkatutako autoak...

Oztopo arkitektonikoek gizaki guztien mugikortasuna zailtzeaz edo galarazteaz gain, talde jakin batzuei bereziki kalte eragiten diete, hala nola adinekoei, eriondoei, haurdun dauden emakumeei, arazo fisiko jakin batzuk dituztenei, gurpildun aulkiak behar dituztenei... Adibidez, espaloietako zintarriak askotan oztopo arkitektonikoak dira, gurpildun aulkiak dituzten pertsonak hirietan zehar erraz mugitu ahal izatea eragozten baitute. Arrapala malkartsuak edo igogailuen bidezko ibilbide alternatiborik gabeko eskailerak ere oztopo izan daitezke. Badira beste oztopo batzuk ere, hala nola espaloi estuegiak edo mugikortasuna oztopatzeko moduan jarritako hiri-altzariak.

Kanpo estekak aldatu