Owino Uhuru

Kenyako txabola auzoa, ezaguna berun kutsaduragatik

Owino Uhuru Kenyan dagoen Mombasako 3.000 biztanle inguruko txabola auzoa da. Ezaguna da Metal Refinery EPZ indiar enpresak sortutako berunezko kutsaduragatik.[1][2]

Owino Uhuru
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Kenya
County of KenyaMombasa County
Geografia
Demografia

Owino Uhuru, Mombasa eta Nairobiren arteko errepide nagusiaren ondoan dago.

Berun kutsadura aldatu

Auzoaren ondoan Metal Refinery EPZ enpresa dago eta enpresa horrek autoetako baterietako beruna ateratzera dedikatzen da.

Ingurumen arazoak 2007an hasi ziren. Bateriak birziklatzeko instalazioa ingurumen-lizentziarik gabe hasi zen lanean, eta kontrolik gabeko isurketak egiten ziren komunitateko uretara eta airera. Bizilagunek, orduan, eguneko euro eta erdi batekin bizirautea baino arazo handiagoarekin topo egin zuten: beren osasuna eta bizibideak zaintzea.

Auzoan, hasiera batean, etxeko animaliak hiltzen hasi ziren; oiloak eta untxiak bat-batean hil ziren, eta jabeek ezin izan zuten aurkitu gaitz horren arrazoia, baina arazoa larriagotu egin zen haurrak gaixotzen hasi zirenean.[3]

Jakina da 15 pertsonatik gora hil dela berunaren ondorioz auzoan eta horrek gizarte mugimendu baten sorkuntza bultzatu du jarduera kutsatzaile horren aurka. Sortutako aktibisten artean aipatzeko da Phyllis Omido, Goldman Ingurumen Sariaren irabazlea, hain zuzen, Owino Uhurun egindako lanagatik.

Owino Uhurun oraindik geratzen den berunari dagokionez, auzoa garbitzen saiatzen ari dira; izan ere, hainbat tona hondakin eta txatar kutsatu eraman dira Alemaniara, modu arduratsu eta iraunkorrean birzikla daitezen.

Halere, uraren eta lurren garbiketa osoa zaila eta oso garestia da eta herrialdeak ez du horretarako baliabide nahikorik. Enpresari dagokionez, legez zegozkion indemnizazioez gain, ez du besterik ordaindu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Wizible; Confidencial, El. (2016-04-28). «Vidas envenenadas: la tragedia de Owino Uhuru» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  2. (Ingelesez) «Court ruling called a milestone in environmental justice» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) Econoticias. (2016-05-17). «El plomo casi extermina al barrio de Owino Uhuru en Kenia» Noticias de Ecología y Medio Ambiente (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak aldatu