Ouessanteko ardia (frantsesez: Mouton d'Ouessant) Bretainian dagoen Ouessant uhartean bizi den ardi arraza endemikoa da.

Ouessanteko ardia
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreabeltz eta zuri
Altuera47 cm eta 44 cm
Masaarra: 16 kg
emea: 13 kg

Historia aldatu

Europa iparraldeko uharte isolatuetan aurkitzen diren buztan motzeko ardien ahaidea da. Erromatarren garaian Europan zabaldurik zegoen ardi mota zen baina gaur egun toki isolatuetan baino ez dira gelditzen. Dena den Europako hainbat herrialdetan (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua) eta Estatu Batuetako hainbat estatutan ere hazten hasi dira.

Ezaugarriak aldatu

Sarritan Bretainiako ardi ipotxa izena eman izan zaio, izan ere ardien artean txikienetakoa baita. Ahariek 49 cm-ko sorbalda-altuera har dezakete eta ardiek aldiz 45 cm-koa. Ahariek adar handiak izaten dituzte eta emeek aldiz ez dute adarren zantzurik.

Kolore iluna izan ohi dute, beltza edo marroia, baina zuri gutxi batzuk ere azaltzen dira.

Erabilera aldatu

Artiletarako erabiltzen dira bereziki. Azkenaldian Parisen sartu dituzte parkeetako belarra jateko.

Kanpo estekak aldatu