Saski
(«Otzara» orritik birbideratua)
Saskia[1] edo otzara[2] zumez, ihiz edo beste landare batzuen zuntzez egindako edukiontzia da. Gauzak alde batetik bestera garraiatzeko erabiltzen da, irekia edo itxia izan daiteke, eta gehienetan euskarririk ez badu ere[1], batzuetan helduleku bat du erdian erabilera errazteko. Euskaraz izen ugari ditu, eskualdearen eta erregistroaren arabera, hala nola banasta, esporta, xextoa, zestera edo zestoa.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/Baskets_four_styles.jpg/300px-Baskets_four_styles.jpg)
Hedapenez, saski deritzo saskibaloian jokatzeko erabiltzen den uztai saredunari.