Otago penintsula
penintsula
Administrazioa
Estatua Zeelanda Berria
Region of New ZealandOtago eskualdea
District of New ZealandDunedin City
Geografia
Koordenatuak45°51′30″S 170°39′00″E / 45.858333333333°S 170.65°E / -45.858333333333; 170.65
Map
Demografia

Otago penintsula Zeelanda Berriko Otago eskualdean dagoen topografia irregularreko penintsula da. Jatorri bolkanikoa du, eta kolapsatutako krater baten hesietako bat da. Penintsula ekialderantz hedatzen da Otagoko porturaino, eta kostalde kontinentalarekiko paralelo 30 km-tan. Gehienez ere 12 km zabal da, eta Dunedin hiriko mugan, istmo batek lotzen du eremu kontinentalarekin, hego-mendebaldeko muturrean.

Penintsulako zati handiena habitat naturala da, eta Otago Peninsula Trust-ek zaintzen du. Penintsulan hainbat hondartza daude, eta espezie berezi ugari bizi dira bertan: pinguino txikiak, itsas txakurrak eta ubarroiak besteak beste. Taiaroa Head, penintsulako ipar-ekialdean, garrantzi ekologiko globaleko lekua da, albatros erreal edo Diomedea epomophora espeziaren kolonia bakarreko bizilekua baita.

Otago penintsula Victory Beach-etik.