Oshima penintsula (japonieraz: 渡島 半島 Oshima-hantō?) , Japoniako Hokkaido uhartearen hegoaldean dagoen penintsula ezaguna da. Hakodate da penintsulako hiri handiena.

Oshima penintsula

Kariba mendia.
Geografia
KokapenaHokkaido
Politika
Herrialdea Japonia
Gizartea

Geografia aldatu

Hokkaidoren hegoaldeko zatia hartzen duen penintsula da eta Tsugaruko itsasarteak banatzen du Honshu uhartetik. Penintsulak bi adar ditu bukaeran, mendebaldekoa Matsumae da eta ekialdekoa Kameda.

Lurraldea ez da laua eta hainbat sumendi ditu. Ōnuma Parke Kuasi-Nazionala ere bertan dago.

Banaketa administratiboa aldatu

Penintsula bi suprefeturatan banatzen da, mendebaldeko kostaldea Oshima suprefeturari dagokio eta Hakodate da hiri nagusia, ekialdea aldiz Hiyama suprefeturarena da eta Setana da hiri handiena.

Hakodate da penintsulako hiri erreferentea, 270.000 biztanlerekin Hokkaido guztiko hirugarren hiria baita, garai batean uharteko hiriburu ere izan zen. Gainontzeko herri gehienak herrixka arrantzale txikiak dira.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu